Lobianon eskultura eta lutheria tresnen erakusketa ikusgai dago
Lobianok hasiera eman dio asteari eskultura lanak eta lutheria lanean erabiltzen dituen tresnak uztartzen duen erakusketa zabalduz. Erakusketa horretan Arturo Andraderen eskulturak eta lanean erabiltzen dituen erramintak ikus ditzakegu. Arturo jaiotzen galiziarra da (Outeiro de Orraca, Allariz) gaztetan Elgoibarrera etorri zana eta bertan hazi eta hezitakoa. Egun bere bizitzan esanguratsu izan diren bi herri horien artean bizi eta lan egiten du, adierazitako bietan tailer eta dendak baititu zabalik. Andraderen obrak Lobianoko erakusgeletan ikusgai izango dira maiatzaren 16ra bitartean. Erakusketa udal kultura sailak antolatu du. Bere ordutegia ondorengoa da: lanegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara bitartean, baita ere. Sarrera doan da.
Andradek arte plastikoak deritzanen hainbat atal lantzen ditu: eskultura, pintura, zeramika eta baita ere arku instrumentuak egokitu eta berreskuratzeko lutheria lana. Ermura ekarritako eskulturak bi materialetakoak dira, batzuk brontzezkoak eta, besteak, zurez egindakoak. Horiekin batera, lutheria lanean berreskuratu edo prestatzen hasitako instrumentuak (biolinak) eta horretan erabiltzen dituen tresnak ere ekarriz. Arturo Andrade ikasketaz ofizial doitzailea da, Elgoibarko maisutza industrialeko eskolan hori ikasi baitzuen, lan horretan jardunez hainbat urtez. Eskultura lantzen bere kasa hasi zen 1980. hamarkadan. Ordutik, bere kontura ikasten eta bidatzen jarraitu duelarik etengabe, egun ezagutzen dugun artista peto eta anitza egin artean.
Bakarka nahi taldekako hainbat erakusketetan parte hartutakoa da bai estatuan nahiz nazioarteko galeria eta jaialditan, esaterako Japonian eta EEBBtan (New Yorken). Bere lanak nazioan zehar leku ugaritan kokaturik daude.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan