Kultur Astea ospatzen hasi dira herriko bi zentro erregionalek

18.05.10
Kultura eta Gazteria

Gaztela-Mantxa eta Andaluziako zentro erregionalek urtero antolatzen dituzten kultur asteak ospatzen hasi dira. Gaztela-Mantxak atzokoan eman zion hasiera bere XXXIII programari, zeina ekainaren 6 bukatuko den. Egitarauan jasotako lehen jarduera Angel Urangak pintatutako koadroen erakusketa da. Pinturak Lobiano Kultur Gunearen behe solairuko bi aretoetan ikusgai daude eta erakusketa ohiko ordutegian bisitatu daitekeelarik. Programaren mamia datozen hiru asteburuetan gauzatuko da batik bat. Azken egunean, ekainaren 6an, Federico Martin Bahamontes kalsiko zikloturistaren XV. edizioa korrituk oda. Jardueren eta horien ordutegien zehetasun guztian berri izateko, ikus pdf formatuan eskaintzen dugun programa.

Andaluziako Kultur Zentroak, aldiz, gaurkoan hasiko ditu bere XIX. edizioko kultur asteari. Gaurko eguna haurrei dedikaturik dago eta hainbat jarduera eta txokolate-jana doan eskainiko zaie, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Bihar lehiaketa gastronomikoa egingo zentroaren egoitzan, arratsaldeko zazpietan erdietan hasita. Ostegun eta ostiralean igel eta tute txapelketak jokatuko dira, arratsaldeko zazpi eta erdietan eta gaueko hamaiketan, hurrenez hurren. Programaren mamia asteburuan gauzatuko da. Jardueren eta horien ordutegien zehetasun guztian berri izateko, ikus pdf formatuan eskaintzen dugun programa.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu