Mugikortasun jasangarria guztiontzat
Udaleko Aukera Berdintasun eta Ingurumen (Agenda 21) alorrek elkarlanean mugikortasun jasangarria genero ikuspuntutik aztertu eta landuko duen tailerra antolatu dute. Proposamenak bi zati izango ditu eta horietako bakoitzak maiatzaren 21 eta 26 gauzatuko da, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko 5etatik aurrera. Lehen egunean -astelehenean- Urkoi aholkularitzako Isabel Prieto eta J. Francisco Cid teknikariek gaiaren inguruko hitzaldia emango dute. Bigarren egunean, aldiz, tailer praktikoari heldu zaio.
Ekimenaren helburuak
Ekimenak hainbat helburu bete nahi ditu: pertsonen mugikortasuna antolatzeko gure gizartean jarraitu diren oinarriak ezagutaraztea eta egun dugun garraioaren eredua ikuspuntu kritiko batetik aztertzea.
Jarduera honen antolatzaileek, gure inguruan gauzatu diren ingurumenarekiko praktika on hainbatean oinarrituz, gai honetan emakume eta gizonek dituzten zenbait behar aurkeztuko dizkigute. Mugikortasunaren gaia genero ikuspuntutik landuko dute, sustapen eta jabekuntza dinamika zehatzak planteatuz, bi jarduera praktikoren bitartez. Jarduera horiek eskolako bidea garatu eta ezartzea eta garraio publikoaren erabilera areagotzea izan dira.
Tribial feminista eleanitza Bergarara joan da
Aukera Berdintasunerakoa lorrak zozketatu duen tribial feminista eleanitza jokoaren alea Bergarako neskatila gazte bati egokituz aio. Saria 13 urte dituen Sara Moreno Fernandezek jaso du. Lehiaketako galdera ondoko azen: nongoa da emakumeen berezko hizkera den "NUSHU"a? eta horren erantzun zuzena Txinakoa da. Lehiaketan 15 lagunek hartu dute parte, 14 emakumezko eta gizon batek. Gazteenak 13 urte zituen eta nagusienak 72. Erantzuna bidaltzeko 9 posta elektronikoaz baliatu dira eta beste 6ak erantzuna paperean idatzi eta Emakumearen Topaguneko gutunontzian itxi dute. Zorionak irabazleari!
Lotutako albisteak

Ermuan intsektuaren arrautza oso gutxi aurkitu dira, baina lagundu egin behar dugu eta ez dugu ura pilatzen utzi behar

Informazio eta parte-hartze saioa astearte honetan, ekainak 10, izango da 18:30ean Lobiano Kultur Gunean

Debabarrenak etxera bidaliko ditu jaso ez diren txartelak