HLPPZak iragarri du bere ateak herriari irekiko dizkiola datorren asteburuan

04.06.10
Ekonomi Sustapena

Ermua eta Mallabiko Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak Ikastetxeak jardunaldi teknikoa eta herriari ezagutzera emateko egunak datorren asteburuan –ekainaren 11n eta 12an- gauzatuko dituela iragarri du. Ostiralean jardunaldiei hasiera emango zaie eta egun horretan ponentzia teknikoak aurkeztuko dira ikasleriaren prestakuntza integralaren aldeko apustuak HLPPean duen garrantzia azpimarratzeko. Jardunaldi bi horietan erakusketa jarriko da eta ile-apaindegi eta estetikako ikasleek zuzeneko erakustaldiak egingo dituzte, nahi duten herritarrak orraztu eta makilatuko dituztelarik. Auto-mozio eta mekanizatuko tailerretakoek ere lanean jardungo dute bertan, jendeak beren lana ikus eta ezagutzerik izan dezan.

Herriko alkate Carlos Totorikak aurtengo edizioa inauguratuko du. Agintaria Lobianon izango da goizeko 10etan eta goiza dedikatuko du hezkuntzako profesionalei dedikaturiko jardunaldian parte hartzera. Saio horretan, HLPPen prestakuntza integrala baloratuko da eta azken urteko emaitzak aztertuko dira, gizarte eta hezkuntza proiektuaren baitan. Jardunaldian moderatzaile lana alorreko zuzendari Rosalia Herrerak egingo du eta mahian hezkuntza taldeko irakasleak eta ikasleak izango ditugularik.

Arratsaldeko saioa zentroan orain edo etorkizun hurbilean ikasketak egiteko adinean seme-alabak dituzten familientzat izango da. Saio horretan Ermua Mallabiko zentroan egin daitezkeen espezialitatean ezaugarriak eta horien helburuak azalduko direlarik.

Eguneko programa osorik ikusteko eta baita ere zentroko bi orrikoa, sakatu azpiko paragrafoan jarri ditugun lasterbideen gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik