Ermuan izango dugu bi egunez Bizkaia21 kanpainako ikasgela mugikorra

07.06.10
Ingurumena

Ermuan izango dugu bi egunez –astearte eta asteazkenean- Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia21 kanpainako autobusa. Autobus hori ingurumen gaiak lantzeko gela interaktibo bat da, zeinaren xedea herritarrak Bizkaiko etorkizunaren iraungarritasunerako informatu eta heztea den. Ikasgela hori Bizkaiko Lurralde Historikoko udal guztietan izango da, eta helburu nagusi bat izango du: iraunkortasunaren arloko arazoen inguruan gizarteari kontzientzia areagotzea, eta oinarriak jartzea herritarrek modu aktiboan parte har dezaten ingurumena babesten eta natur baliabideak neurriz eta zentzuz erabiltzen. Autobusa ekainaren 8 eta 9an egongo da Orbe Kardinalaren plazan, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:30era.

"Bizkaia 21" ikasgela mugikorrean heziketa-programak antolatzen dira, hala lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat, nola herritar guztientzat, gai hauen inguruan: iraunkortasuna; uraren gastua arrazionalizatzea; energia eraginkortasuna; joan-etorri iraunkorrak; hondakinak; zentzuz erostea; aisialdi arduratsua; klima aldaketa.

Ingurumen Sailak uste du oso garrantzitsua dela gai horien inguruan egoki heztea etorkizun hurbilerako. Horretarako, jarraibide jakin batzuk aplikatu behar dira eguneroko bizimoduan ingurua errespetatzeko. Ingurumen udal alorrak herriko i kastetxeei oharra bildali die eximen horren eta autobusaren etorreraren berri emane zeta, baita ere, horren barne egino diren jardueretan parte har dezaten animatuz.

  • Bizkaia21 kanpainako autobusaren barnea eta ikasgela
  • Bizkaia21 autobusaren kanpoko aldeko argazkia

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26