Santixauetako programak 90 ekitaldi bilduko. Kartela aukeratu da

11.06.10
Kultura eta Gazteria

Santixau 2010 jaietako programak laurogeita hamar ekitaldi bildu eta proposatuko dizkigu. Horietan 35 gizarte, kultur eta kirol talde eta elkartek parte hartuko dute. Krisialdi ekonomikoa jasaten egon eta aurrekontua %4,5 jaitsi arren, udalak jaietarako 189.000 euro jarriko ditu. Jai Batzordeak egindako lan eta ahalegin estimagarriari esker egitarau luze, zabala eta adin guztientzako jarduerak dituena izango dugu. Ohiko jarduerak eta berriak uztartuko dira , herriko bertako elkarteek edo kanpoan kontratatutako taldeek gauzatuko dituztenak. Bigantxa eta zezen-plazarik ez da izango, horiek sokamuturra eta Ongarai ikastetxeko patiogatik ordezkatuko baitira.

Gauzarik azpimarragarriena musikak izango duen lehentasuna da. Kontzertu ugari izango baititugu eta horietan entzun ahal izango dugun musika estiloak oso zabalak baitira: hip-hopa, rocka, popa, tangoak, fadoak, jazza, Afrikako perkusioa, folka, funkya, orkestrak, haurren musika, elektronikoa, rumbak, klasikoa, erromeria, camp, eta abar. Kale antzerkiak (5 ikuskizun) eta kirol jarduerak ere oso nabarmenak eta pisu handikoak izango dira programan.

Berrikuntza edo nobedadeei dagokienez, azpimarratzekoak dira ondorengo jarduerak, berriak izateagatik edo jasoko dituzten aldakuntzengatik.

  • Uztailaren 17an: Guraso Elkarteek antolatuta Benjamin mailako “Futbol 7” txapelketa jokatuko Beti-Ondon.
  • Uztailaren 17an, Ermuko Triatloi taldeak antolatuko duen haurrentzako dualoi proba. Irteera eta helmuga Orbe plazan.
  • Uztailaren 21ean: Txarangen Batzordeak antolatutako bokata-jana.
  • Uztailaren 25 eta 27 egunetako eguerdian kalejirak egingo dituzte ‘Dixie jazz Macjeara,s band’ eta ‘Marmara jazz band’ taldeek, hurrenez hurren. Uztailaren 27an, Zezen egunean, ‘Africa Baj Yai’ perkusio taldearen txanda izango da.
  • Uztailaren 25ean, Castello erregiotik etorritako ‘Insomni Teatre’k, ‘Correfoc’ ikuskizuna eskainiko du.
  • Rock kontzertuen eta DJen jaialdien formatea aldatu egingo da. Jaialdi bakar eta luzea izanik, 24, 25 eta 26 gauetarako. Musika estilo ezberdinak elkarrekin uztartuko dira. Antolatzailea, Beti Txarto elkartea.
  • Futbito txapelketa lau egunetan eta udal kiroldegian jokatu ordez, bi egunetan eta bi leku ezberdintan jokatuko da (Betiondon eta kiroldegian).
  • Ez da bigantxa eta zezen-plazarik izango. Somakumuturra egingo, Ongarai eskolako patioan.
  • Ermuko Merkatari eta Ostalarien eta Merkatu plazakoen elkarteak antolatzen ohi duen paella txapelketa Orbe plazara eramango da, Baldespinako parkean egin gabe. Horrez gain, lehiaketako oinarriak ere berregin dira eta horiek ezagutarazteko egitarauaz baliatuko dira.

2010 Santixauetako programaren azala izango Ernesto Etxaberena izango da

Ernesto Etxabe eibartarra Santixauetako kartel lehiaketaren irabazle izan da. Horrela erabaki zuen bart arratsean Jai Batzordeak bere azken bileran. Eibartarraren lana ordenagailuz egina dago. Diseinuari dagokionez, eibartarrak trafikoko seinale batean oinarritu da. Hori zirkulazio kodean ezintasuna adierazten duena da, eta bertan pertsona ipini du. Seinalearen oinari zapi gorria erantsiz. Azpian Ermuko jaiak irakur daiteke. Konposizioan leloa “ezin daiteke aspertu” da.

Lehiaketako txapeldunak sari gisa 600 euro eskudirutan jaso du. Lehiaketara hogeita lau lan aurkeztu dira. Kartel horien artean Arte Ederretan adituak diren epaimahaikideek lehen aukeraketa bat egin dute. Ondoren, proposamen horiek Jai Batzordera pasa dira eta honek, azken erabakia hartu zuelarik, Ernestpo Etxaberen lana hautatuz. Kartela jai egitaraua iragartzeko erabiliko da eta programaren azala izango.

  • Argazkian Ernesto Etxabek egindako kartela, 2010eko lehiaketa irabazteko balio izan dioena

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude