Urban Gazte Jaialdiaren laugarren edizioa, larunbatean izango

23.06.10
Kultura eta Gazteria

''Hip Hop'' kulturako eta ''Urban Gazte Jaialdia'' ekimenaren laugarren edizioa ospatuko da larunbatean Ermuan. Ekimenak udal honek babesa eta Foru Aldundiaren laguntza du. Jaialdi horrekin hiri kultura horrek barne hartzen dituen jarduera guztiak ezagutarazi nahi dira eta, batez ere, horiek ezagutarazi gazteen artean. Aurtengoan ekitaldiak arratsalde eta gauez gauzatuko dira eta Orbe Kardinalaren plazan egingo dira.

Jarduerei arratsaldean emango zaie hasiera. Arratsaldeko 6etatik 9etara bitartean graffiti erakustaldia egingo da plazan. Zuzeneko musika emanaldiak ere arratsaldean egingo dira. Seietatik aurrera rapeatzeko lehiaketari emango zaio hasiera, oilarren borrokarekin hain zuzen ere. Jarraian ‘Cirujanos’ taldearen txanda izango da. Hauek hip-hop musika egiten dute. Segidan oiklarren borrokaren finala jokatuko beste ordu betez.

Gauerdian Cicle of trust eta Logela izeneko taldearen dantzak eta soinuak ikus eta entzun ahal izango ditugu. Horiek ‘Papiro…flexia’ izeneko ikuskizuna dakarkigute.

 

  • Irudian aurtengo Urban Gazte Jaialdiaren kartela ikusten dugu

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin