San Pelaio auzoko jaiek bizi-bizi jarriko dira asteburuan

02.07.10
Kultura eta Gazteria

San Pelaio auzoa jaietan dago. Astearekin batera eman zion hasiera jai egitarauari. Aurtengo edizioa adin guztientzako ekintzat iragarri ditu. Musika eta dantzaldia berreskuratu du, ohiko jolasen apustua mantendu eta nobedade moduan, motorzaleen jaialdia erantsi du. Astelehenetik atzora arteko arratsalde berotsuetan umeak izan dira protagonista nagusiak, jolas entretenigarriekin asko dibertitu direlarik. Jarduerarik gehienak asteburuan eta gaurtik igandera bitartean gauzatuko dira. Biharko goizeko 11etan meza izango da auzoko ermitan. San Pelaio auzoko jaiak herriko jai nagusien aurreko lehenak dira, datorren astean Sallabente auzokoei lekukoa emango dizkietelarik.

Jarduera guztiak jai-batzordeak antolatu ditu auzoko dendari, ostalarien eta gure udalaren laguntza ekonomikoari esker. Egitarauan datozen hiru egunetarako aurreikusitako jarduerak ondorengo hauek dira:

  • Programa
  • Hilak 2, ostirala
    • Gaueko 11etan: Rock kontzertua.
  • Hilak 3, larunbata
    • 9:00etan: Motor eta motorzaleen kontzentrazioa.
    • 11:00etan: Meza auzoko ermitan.
    • 11:30etan: Txangoa kostaldetik motorrean.
    • 13:30etan: Motorren ikusgai jarriko parkean.
    • 15:00etan: Paella-jan herrikoia.
    • 17:00etan: Bolo-palma txapelketa, Aritzmendi bolatokian.
    • 18:00etan: Motorrekin egindako akrobazien erakustaldia.
    • 23:00etan: Dantzaldia, ‘Iman’ taldearekin.
  • Uztailak 4, igandea
    • 12:00etatik-14:00etara eta 16:00etatik-19:00ra: Puzgarriak San Pelaio parkean.
    • 15:00etan: Bazkari herrikoia
    • 19:00etan: Kale antzerkia ‘Argote’ taldearekin. ‘De bote en bote’ obra antzeztuko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du