Sallabentek auzoetako jaien lekukoa hartu du

06.07.10
Kultura eta Gazteria

Sallabente auzoa jaietan dugu. Sallabente jaietan da eta astean zehar hainbat jarduera gauzatuko ditu. Egitarauari astearekin batera hasiera eman zaio, atzotik gazteriaren kultur astea ospatzen ari baita. Ekitaldiak martxan daude eta gaurko bide hezkuntzako saio teorikoa iragarrita dago. Biharkoan, areto futboleko txapelketaren finala jokatuko eta bide-hezkuntza saioan ikasitakoaren praktikaldia bizikletaz egingo dira. Nolanahi ere, jarduerarik gehienak eta garrantzitsuenak ostiral arratsaldetik igandera bitartean izango dira. Jai-batzordeak argitara eman duen egitarauan iragartzen denez jardueren kopuru eta intentsitateak gora egingo du ostiraletik aurrera. Arratsalde horretan bertan Erdi Aroko Merkatuaren VII. edizioa irekiko da, ostiraletik igandera artean mantenduko dena. Arratsaldeko seietan mahai-jokoen finalak jokatuko dira. Zazpi eta erdietan buruhandien kalejira egingo da. Gauean play-back saio irekia egingo da, adin guztietako pertsonentzat. Gaueko hamaika eta erdietan Zeus orkestrak antolaturiko dantzaldiaren lehena girotuko du.

Auzoko jai batzordeak egitarau dotore eta zabala argitaratu du, azala eta atzeko aldea koloretan eta barruko 32 orriak zuri eta beltzean. Programa eta jaiak antolatzeko herriko dendari, ostalari eta enpresari ugariren laguntza jaso dute, zeintzuen zerrenda bertan jasotzen den. Egitarauan jasotako jardueren eta horien orduen zehaztasunak kontsultatzeko, ikus eransten dugun alea.

Halaber, auzo honetako jai egitarauaren honen barne, Erdi Aroko merkatuaren VII. edizioa egingo da aurten. Edizio honetan, erdi aroko musika eta emanaldiak nagusituko dira, zer ikusi, zer erosi eta kalejirak izango baitira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du