Santixauetako programa ofiziala inprimatu da

07.07.10
Kultura eta Gazteria

2010eko ‘Santixauen’ egitarau ofiziala inprentatik atera berri da. Tiradaren 8000 aleak herritarren buzoietan banatzen hasiko dira, aste honetan bertan argitaletxetik jaso bezain pronto. 7500 ale banatuko zaizkigu famili ermuar bakoitzak bana gure gutunontzietan eta gainerako bostehunak ondoko udaletara eta beste erakundeetara bidaliko dira. Egitaraua hiru formatutan argitaratu da, ohiko esku tamainakoa (B5), poltsikoko tolesgarria eta, azkenik, aldizkari itxurako formatu handia (A4).

Egitaraua Ermuko udalak eta Leoneko ‘Mic’ argitaletxeak argitaratu dute elkarlanean, azken urteetan egin bezala. Egitarauaren azalean Erneste Etxabe eibartarraren kartela ageri da, aurtengo lehiaketaren irabazlearena. Argazkiak, ‘Drogotenitturri’ aldizkariko argazkilari eta kideenak dira. Egitarauan alkatearen agurra, drogen prebentzioari buruzko Gizarte Ekintza zerbitzuko mezua, euskara sailarena eta tratu txarren kontrakoa jasotzen dira. Horrez gain, aurtengo alearen nobedade gisa Zezen eguneko paella lehiaketako oinarriak erantsi dira guztion ezagutzarako, urtero Ongarai auzoan botako diren suziriak segurtasunez ikusteko lekurik onenak zeintzuk diren adierazten dituen planoaren ordez, oso ezaguna baita. Iazkoan bezalaxe, aurtengo programak herriko denda eta enpresen publizitatea dakar. Programa horren aurrerapen digitala, hemen duzue kontsultatzeko. Programa ikus eta behera ekar daiteke baita ere, web korporatibo honen sarrerako orrialdean utzi dugun ikonoari eraginez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu