Gaur txarangen arteko joko gehiago eta kale antzerkia

15.07.10
Kultura eta Gazteria

Santixau jaien egitarauak aurrera jarraituko du gaur. Arratsaldean artaburu lasterketarekin eta pepinoaren probak jokatuko dira. Gauez, Kukubiltxo taldeak ‘Mortimer’ tituluko kale ikuskizuna antzeztuko du, Orbe Kardinalaren plazan. Ekitaldia Euskal Birusak antolatu du.

Mortimer, Lur Zabal eta Kukubiltxo antzerki taldeak elkarrekin sortutako ikuskizun berria da,clown teknikaren bidez,pertsonai ilun baina dibertigarri honek,urteak hilda daramatzan bere maitalearekin elkartzen saiatuko da, publikoa ere inplikatuz bestaldera eta itzulerarik ez duen bidaia batean. Clown,musika zuzenean,akrobaziak eta ezusteren bat,izango dira inork ahaztuko ez duen ikuskizun bat sortzeko osagaiak.

"Egun handia heldu da, dena prest dago eta ‘Mortimer’ zai duzue azken ekintza burutu dezazuen. Zatozte garbi eta konfesatuta ekitaldira".

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin