A zer nolako Santixau jaien aurrerapena!

16.07.10
Kultura eta Gazteria

Ermuak jai nagusien aurreko asteburu bizi-bizia pasatzeko prest dago. Horrela antzeman daiteke jai-egitarauari begiratu bat eman eta dakarren eskaintza zabala ikusita. Gainera herritar guztiok jai eta festa egun horiei gogotik heltzeko irrikan gaude. Horri horrela izateko arrazoiak anitzak dira: udan gaudela, koadrilen arteko lehiaketak, oporrak esku-eskura edukitzeak eta beste abar luze bat jaien eztanda aurreratuko dutenak. Azken egunetan joera hori nabaritzen da; lehen lehenengo aukeran kalera irteten baikara goiz, arratsalde nahiz gauez, eta asteburu honetan ere horrela izatea espero da. Jarduera eta ordutegien kontsultatzeko, azpiko informazio gehiagoko lasterbideari lotura egin diogu, horretan programa ofiziala eskainiz.

Gaur, dantza emanaldia eta bertso jaialdia izango

Gaurkoan ez dira koadrilen arteko jokoak ospatuko. Horien ordez, dantza emanaldia ikusi ahal izango dugu, Orbe Kardinalaren plazan, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Urteroko legez, emanaldia Txindurri txistu eta dantza taldeak emango du.

Gauean, eta egunari amaiera emateko, bertso jaialdia iragarrita dago, gaueko 10 eta erdietatik aurrera Valdespinako Markesaren parkean. Jaialdia, ‘Deba-beheko Bertso Eskola’k antolatu du. Jaialdian parte hartuko duen bertsolari taldea, ondokoek osatuko dute: Benat Ugartetxea, Mikel Olaizola, Jone Uria, Odei Barroso, Ane Labaka eta Aitor Urrutia.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin