Gaur jaietako umeen eguna da

22.07.10
Kultura eta Gazteria

Gaur umeek izango dira nagusi herriko jaietan, egun osoko ekitaldiak haientzat izango baitira. Egunari hasiera emango zaio goizeko hamar eta erdietan, buruhandien irteerarekin. Hamaiketan umeentzako parkea irekiko plazan eta eskulanak egiteko tailerrak antolatuko. Elementu puzgarriez osaturiko parkea goizean eta arratsaldean erabili ahal izango da. Arratsaldeko bostetan txokolate-jana izango da eta, bi ordu beranduago, Deabru Beltzak taldeak "parrandan" musika-ikuskizuna emango du plazan. Arramazka taldearen kontzertuarekin amaituko da. Ikuskizuna gaueko hamar eta erdietan hasiko da Valdespina Markesaren parkean. Emanaldia,’Euskal Birusa’ elkarte euskaltzaleak antolatu du.


Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu