Eusko Trenek zerbitzu berezi, gaueko eta ugariagoak jarriko ditu jaietarako

23.07.10
Kultura eta Gazteria

Berrien kanal honetan pasa den astean argitaratu zen bezala, Eusko Tren sozietate publikoak iragarri duenez zerbitzu gehiago eskainiko ditu asteburu honetan ohikoak ugarituz eta gauekoa kera eskainiz hainbat herriko jaiak direlako, Ermuko Santixauak tartean. Gaueko zerbitzu berezi horiek pasa den uztailaren 17an eta biharko 24an egongo dira, gure herriko jaietara etorri nahi duten guztientzat. Zerbitzu horren barruan bihar uztailak 24an, 49 tren eta 26 autobus zirkulazio eskainiko dira, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat puntutatik. 49 tren zirkulazioen barruan, Ermuko eta Zornotza/Amorebietako (Bizkaia) jaiak eta kontzertuak direla-eta, Bilbo–Deba eta Zornotza/Amorebieta–Bermeo ibilbideetan programatu diren 21 zirkulazio biltzen dira. Ordutegi zehatzak eta argibide gehiagorako joan beheko informazio gehiago lasterbidera, Eusko Trenen web gunean sartzeko.

Zerbitzu berezi eta ugariagoak egongo diren bihar, uztailak 24an, patroiaren bezpera egunean. Jardunaldi horretan, herriko jai nagusiei hasiera emango zaie, hiru egunez jota sua ibiltzeko. Hasierako jardunaldia ere berezia izaten da, eta inguruan ditugun eskualdeetako gazte asko bertaratu daitezkeela aurreikusi dute.

Informazio gehiago behar duten pertsonek Eusko Trenen honako zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete, baita ere, geltokietan eta geralekuetan, eta baita konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan