Titin IIIak Ermuko Santixauetan aurten ere jokatuko du
Gure herriko jaietan kirolak beti izan dute leku garrantzitsua. Aurtengoan ere, hori horrela izango da eta kirol jarduera asko izango ditugu datorren uztailaren 27ra bitartean. Herriko jai nagusien programa kirol probaz gainezka dago. Modalitate anitzak eta aukera oso zabala, guzti guztion zaletasunak asetzeko beste. Ikusi ahal izango ditugun partiden artean ondoko hauek aipatu genitzake: zazpi jokalariko taldeen arteko futbola; Urko mendira igoera kontrolatua, mendiko bizikletako martxa herrikoia; arku-tiroa; kolumbaireari tiraketa; xakea, paleta gomazko pilotaz, musa, boloak; txirrindularitza; herri kirolak eta esku-pilota.
Aurtengorako esku-pilotan prestatutako kartelak jada ikusmin handia piztu du herrian. Herriko pilota taldeak profesionalen arteko partida antolatu eta Titin III txapeldun handia ekarriko baitu aurtengoan ere herrira patroiaren egunean (uztailaren 25ean). Eta guztiok dakigunez, errioxarrak jarraitzaile ugari ditu nonahi, kirolari handia izateaz gain, mediatikoki ere duen eragina izugarria baita. Santiago egunean bi partida iragarrita daude, garrantzitsuenean nor baino nor arituko dira Titin III-Laskurain bikotea eta Xala-Zubietak osatutakoa. Jaialdiari hasiera emango diote Cabrerizo-Larrinagak eta Ibai Pérez-Merino IIk. Partidak, Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira, arratsaldeko 5etatik aurrera. Sarrerak lor daitezke Lobiano Kultur Gunean arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Sarrera popularrak aurreikusita daude.
Biharamunean ere, Santa Ana egunez, esku binakako partida gehiago antolatu ditu pilota elkarteak. Kasu honetan jaialdia afizionatu mailakoa izango da. Partida herriko Orbe Kardinala plazaren pilotaleku irekian jokatuko. Eskuz binakako partida bi jokatuko dira. Bikoteak ondorengoak izango dira: García-Pujanak osatutakoa Albizu-Gonzálezen kontra. Bigarrenean berriz, Arrese-Barrenetxea eta Egiguren-Olalde arituko dira nor baino nor. Partidak, arratsaldeko 6etan hasiko dira.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu