San Lorenzo Ikastetxean, Ongarai Eskolan eta Anaitasuna Eskolan leihoak udan aldatuko dira

30.07.10
Hirigintza

Datorren asteko astelehenean Ermuko ikastetxe publikoetako leihoak (San Lorenzo Ikastetxea, Ongarai Eskola eta Anaitasuna Eskola) berrizteko lanak hasiko dira. Proiektu honen helburua aipatuko ikastetxeetan energia-eraginkortasuna hobetzea da.

Arrazoi ugari daude leihoak berrizteko. Lehenik eta behin, leihoak oso zaharrak dira (40 urte inguru), gainera leihoen markoen materialak antzinak dira eta horretaz gain leihoen kristalen lodiera ez da nahikoa. Horretarako, metal arotzeriaren leihoak ipintzea eta zubi termikoa haustea eta beira jartze doblea erabiltzea erabaki da. Abantaila nabarmena da: neguan bero-galerak murriztuko dira eta udan kanpoko isolamendu-termikoa hobeto izango da. Lan hauei esker kontsumoak murriztu ahal izango dira eta ikastetxe publikoak modernizatuko dira ingurumena iraunaraztearen bidez.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru-laguntza 570.000 eurokoa da. Beste aldetik, Ermuko Udalak proiektu honetan 63.000 euro inbertituko ditu.

Astelehenean bertan lehioak fabrikatzeko lanei hasiera emango zaie. Beste aldetik, irailean leihoen instalazioa amaitzea espero da, data honetan ikastetxe hauetako ikasleak 2010-2011ko kurtsoa hasiko direla eta.

San Lorenzo ikastetxean leihoak aldatzea ez ezik erradiadore batzuk ipintzea ere gauzatuko da. Hori dela eta, haurrentzako tokian italiar ereduko erradiadore bereziak (kantoi biribilekin) ipiniko dira.

Baskolan Construcciones enpresak lanak gauzatuko ditu. San Lorenzo ikastetxean egingo den lanen behin-betiko esleipen data pasa den uztailaren 1ean izan zen, Ongarai Eskolan eta Anaitasuna Eskolan, berriz, pasa den uztailaren 13an izan zen. Lanen zenbatekoak honako taulan adierazten dira:

Hainbat ikastetxeko leihoak berrizteko lanak
Ikastetxearen izena Zenbatekoa
San Lorenzo Ikastetxea 76.374,52 (18% IVA barne)
Ongarai Eskola 201.227,85 € (18% IVA barne)
Anaitasuna Eskola 201.227,85 € (18% IVA barne)
Guztira 476.830,22 € (18% IVA barne)

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke