Udako kaleko zine-zikloa gaur hasiko da
Ermuan ohikoa den udako kaleko zine-zikloa gaur hasiko da. Aurtengoan kalean ikusi ahal izango ditugun filmak guztira zortzi dira. Filmak datozen lau asteko astelehen eta asteazkenetan ikusi ahal izango ditugu. Astero bi proiekzio eginen dira. Emanaldiak Orbe Kardinalaren plazan izango dira, gaueko hamarretatik aurrera, ateri badago. Euria egiten duen egunetan, emanaldiak elizako arkupeetara eramango dira. Gaueko eta kaleko emanaldi horiek aisialdirako parada eskaintzen digute, abuztuan edozein arrazoi dela medio Ermuan gauden guztiontzat.
Gaur gauean, ''Avatar'' tituluko filma iparamerikarra proiektatuko da. Filma 2009. urtekoa da eta hainbat generotan sailkatu ahal da: fikziozko zientzia zinema, abenturasko zinema, zinema belikoa, akziozko zinema, zinema fantastikoa, amodiozko zinema, extralurtarrezko zinema. Nobedade moduan filma hau 3 dimentsio formatuan ikus ahal izan zen. Filma honen zuzendaria ''Titanic'' filma egin zuena James Cameron da.
Sinopsia
2154 urtea. Jake Sully (Sam Worthington) gurpil-aulkian dagoen Estatu Batuetako soldadu ohia da. Nahiz eta elbarritua izan oraindik bihotz bihotzezko soldadua da. Jake Pandorara bidaiatzeko errekrutatuta izan da. Han, soldaduak Lurraren energia-krisiaren arazoak konpontzeko gakoa den mineral arraroa ateratzen ari dira . Pandorako atmosfera toxikoa denez, Avatar programa sortu egin da. Programa honi esker gizaki bakoitzak (gidariak) kontzientzia avatarari lotuta dauka. Avatar urrutik kontrolatzen den gorputz biologikoa da eta kutsatuta dagoen atmosferan bizi ahal da. Gorputz hauek gizakiek duten ADNrekin osatuta daude eta Pandoran bizi den jendearen ADNrekin (Na''vi) nahastuta dago. Jake, avatar izanez, berriro ibil daiteke eta bere misioa Na''vi-en artean hedatzea da. Haiek mirela ateratzeko arazo nagusiena dira. Hala ere, Na''viren neska politak (Neytiri) Jakeren bizia salbatu dio eta mementu honetatik dena ezberdina da. Jake Na''vien taldean onartuta da eta berak euren bat izaten ikasten du. Hau lortzeko proba eta abentura ugari egin behar ditu. Hau guztia gertatzen den bitartean, gizakiek bere planarekin jarraitzen dute, Jake oraindik beraien taldea dagoela pentsatzen dute.
Programazioa honako da:
- Asteazkenean 4an:''Alicia en el país de las maravillas''.
- Astelehenean 9an: ''Que se mueran los feos''.
- Asteazkenean 11n: ''Furia de titanes''.
- Astelehenean 16an: ''Sherlock Holmes''.
- Asteazkenean 18an: ''Pagafantas''.
- Astelehenean 23an: ''Fama''.
- Asteazkenean 25ean: ''Invictus''.
Informazio gehiago lotura klikatzean udako zine-zikloaren filma guztiak jaits daiteke.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan