Haurrentzat eta 3. adinekoentzat errehabilitazio-parke berri bat Abeletxen

05.08.10
Hirigintza

Ermuko herritarrek Abeletxen haurrentzat eta hirugarren adinekoentzat errehabilitazio-parke berri bat daukate. Toki-Inbertsioko Estatu Fondoak parkea eraikitzeko diru-laguntza eman du eta proiektuaren izena "Ermuko Udalerrian haurrentzako jolasak eta hirugarren adinekoentzat errehabilitazio-parkeak jartzea" da.

Parke berrira osasun-zentroaren ondoko jokalekuaren bidez joan daiteke. Parkean 4 banku eta hainbat elementu daude: biradera birakari bat, Boheler plater bat, horma-barra bat, eskailera arrapalarekin bat eta oztopo-pasabidea.

Parkean dagoen materialak eta han bertan jartzeak 5.673,68 € (IVAko %16a barne) balio du.

Parkean ipinitako elementuak
Elementua Elementuen kopurua Zenbatekoa (€)
Bankuak 4 273,95
Biradera birakaria 1 405
Boheler platera 1 405
Horma-barra 1 467,10
Eskailera arrapalarekin 1 1245,60
Oztopo-pasabidea 1 1182,60
Guztira 9 4891,11 €
Guztira (IVAko %16a barne) 9 5673,68 €

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke