Bideo-wall ipintzea besterik ez falta da Zubiaurre 21ean egindako lanak amaitzeko
Datorren iraila hilabetean bideo-wall ipiniko da eta honekin Zubiaurre kaleko 21ean egindako lanei amaiera emango zaie. Lanak Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziaren (PERCO delakoak) barruan daude eta horren bidez politika egokiak garatu nahi dira etorkizunari begira Ermuko dendak erosleentzat lehiakor eta irakargarriak izan daitezen.
Lana hauen bidez helburu ugari lortu nahi dira. Alde batetik, gaizki zegoen plaza birgaitzea eta beste alde batetik plaza ez ezik bere inguruan ere leku ederra bihurtzea lortu nahi da. Hori horrela, edozein pertsonari Zubiaurre kaletik pasatzean plazan sartzeko kuriositatea sortuko zaio eta nola geratu den ikusi ondoren berriro etortzeko gogoak edukiko ditu.
Lanen xehetasun nagusienak
Leku berri honetan bi alde ezberdinak daude: plazan zehar dagoen arkupeak eta beste alde bat, protagonista dela, plazaren erdian dagoena. Leku honetan,ostalaritza-lokaleko mahaiak eta aulkiak ipiniko dira. Hemen, orain altzairuzko eta beirazko estaldura gardena dago. Berari esker argia pasatzeko gai da eta eguraldi txarra dagoenean babesa ematen dio azpian dagoen jendeari. "6+6" izeneko beira berezia adieraztea merezi du; Banketxeetan ere erabiltzen da eta puskatuz gero beirak inoiz lurrera jaitsiko lirateke. Gainera, euria eginez gero ura erreten batzuen bidez kanalizatuko litzateke eta instalatutako zorrotenei esker isurbideetara helduko litzateke.
Plaza osoan aspektu berdina lortzeko asmoz aintzinako estaldura aldatu egin da eta nahiz eta proiektuaren hasieran hareharrizko estaldura ipintzea aurreikusita egon orain kareharrizko estaldura ipini egin da askoz errazago garbitzea izango delako. Horretaz gain, plazan kokatzen diren lokaleko zurgindegi osoa aldatu egin da eta orain zuriz lakatutako aluminiozkoa da.
Zoladura ere aldatu egin da. Kasu honetan, zoladuran inprimatutako ormigoia ipini da. Gainera, arkitektura-oztopoak kentzeko asmoz (lokal batzuetan sartzeko maila bat zegoen) zoladura handitu egin da. Arkupeko sabai faltsua ipini da eta bere materiala barnizatutako egurrezkoa da. Barneko plazan dagoen argitazpena hobetzeko asmoz down-light motatako kontsumo txikiko luminaria batzuk ere sabaian ipini dira. Tunelera sarreran ere hainbat kontsumo txikiko luminaria batzuk ipini dira, kasu honetan plafón motatakoak dira. Aldi berean, bideo-wall ere ipini da jendearen atentzioa emateko.
Bideo-wall tunelean ipiniko da
Egun bandalikoen aurkako armairu berezia ikus daiteke. Han bertan, datorren hilabetean irailean bideo-wall handia (40'''') ipintzea aurreikusita dago. Behin pantailak ipinita, pantailak babesteko asmoz estaldurak dituen beira berezi berbera (6+6 izeneko motatakoa) gainean jarriko da. Bideo-wall udaletxearekin konektatuta egongo da zuntz optikoaren bidez eta handik pantailetan agertuko den irudiak eskainiko dira.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da