Ermuan banda oso zabaleko sare bat ezartzeko lanak hasiko dira abuztuan

06.08.10
Hirigintza

Abuztuan zehar "Ermuko udalerrian banda oso zabaleko sare bat ezartzeko (1. fasea)" izeneko proiektuaren lehenengo ekintzak hastea aurreikusita dago. Fonotex S.A.L. enpresa adjudikaziodunak NextiraOne, Irec Comunicaciones S.L eta INNOVA  Grupo enpresekin batera elkarrekin lan egingo dute proiektu honen lehenengo fasean.

Zehatz-mehatz, datorren asteko asteartean aintzinako baskula zegoen lekuan lehenengo lanak hasiko dira. Hori dela eta, leku honetan dauden kotxeak erretiratu behar dira. Horretaz gain, lanak datorren asteko ostiralean bus-geltokira heltzea espero da garraio publikoa honen bezeroak 20 metro urrunago autobusa hartu behar izango dute, hau da, kiosko dagoen lekuan.

Aipatutako ekintzak helburu ugari jasotzen dira:

  • Herriko leku ezberdinetan laginak egitea aipatutako leku horietan hodiak dauden ala ez aztertzeko.
  • Hodiak egonez gero, aztertuko da barruan fibra optikoa kokatzeko baldintzak bete duten ala ez.
  • Hodiak egon ezean, obra zibila egin behar da hodiak instalatzeko.

Abuztua hilabetea aukeratu egin da eragozpen gutxiago dagoelako lanak egiteko trafiko eta jendearen kopurua ikuspegitik. Horretaz gain, hasteko puntu zailenak aukeratu egin dira, hauek VI Centenario eta Zeharkalea dira. Fonotex enpresak aintzinako Monroe zegoen lekuko lokal bat hartu du bulego moduan. Hemendik, proiektu honekin lotuta dagoen guztia kudeatuko du.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke