Hilabete bat besterik ez V. Folkez Blai lehiaketarako

10.08.10
Kultura eta Gazteria

Datorren hilabetean, zehatz-mehatz, datorren irailaren 10ean V. Folkez Blai Lehiaketa gure herrian ospatuko da. Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea. Lehiaketaz interesatuta dagoen jendeak lehiaketaren web gunean (www.ermua.es/folkezblai idatziz edo Ermuko Udalaren web gunean beheko-aldean dagoen loturaren bidez)informazio gehiago lor dezake.

Espainia osoaren sei talde parte hartuko dute lehiaketaren finalan. Taldeak honakoak dira:

  • Lafra (Madril).
  • Zamburiel (Madril).
  • Stolen Notes (Sevilla).
  • Keympa (Bartzelona).
  • La Camerata Cervantina (Ciudad Real).
  • Olga y los Ministriles (Hueska).

Aldi berean, gonbidatutako talde ikusgarriak ikusteko aukera izango ditugu. Taldeak honakoak dira:

  • Ermuko musika-taldea izeneko Seafoid, Flipin Folk izeneko musika-taldetik zetorrela.
  • Iazko lehiaketaren edizioan irabazi zuen musika-taldea izeneko Sokaide (Araba).
  • Talde gonbidatu izar legez izeneko Acetre (Badajoz)

Folkez Blai lehiaketaren hiru egun zehar musika-tailer ugari egongo dira. Tailerrak honakoak izango dira: gitarra irlandarra, Uillean pipe, Irlandako txirula, Txalaparta, Galiziako gaita, Bodhran eta Irlandako dantza. Tailer hauek irailaren 11n eta 12an eskainiko dira 3 orduzko iraupenarekin: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Tailerren programazioa honakoa izango da:

V. Folkez Blai Lehiaketaren tailerrak
Tailerrak Irakasleak
10:00 h - 13:00 h
Txalaparta Mikel Aveiro
Irlandako txirula / Wistle Juan J. Jiménez Almaraz
Irlandako dantza Johnny Kinnaird
15:00 h - 18:00 h
Gitarra irlandarra Jesús E. Cuadrado "Chuchi"
Uillean Pipe César Pastor
Galiziako gaita Abraham Fernández
Bodhran Roberto Miguez "Milla"

Informazio gehiago lortzeko eta tailerretan izena emateko Folkez Blai blogean sar daiteke: http://blogs.myspace.com/festivalfolkezblai

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu