Banda oso zabaleko sare bat ezartzeko lanek jarraitzen dute

20.08.10
Hirigintza

Nahiz eta lehenengo lanak pasa den abuztuaren 10ean aintzinako baskula izeneko bus-geltokian hasi, egun hauetan obra zibilen lanek jarraitzen dute. Hori dela eta, jadanik Frankfourt tabernaraino beharko diren lanak gauzatu dira eta pasa den asteazkenean 80 zm-ko sakonera eta 40 zm-ko zabalera duen zanga Zubiaurre kaleko 29 zenbakiaren eta VI Centenario kaleko 19 zenbakiaren arteko bidegurutzean egiten hasi zen. Zanga gaur bertan ixtea espero da.

Zanga honetan 160 mm diametroko bi hodi eta beste 125 mm diametroko bi hodi batzuk ipiniko dira. Zalantzarik gabe, hodien zehar zuntz optikoa ipiniko da. Behin hodiak ipinita, zanga hormigoiz beteko da eta hormigoizko goiko aldearen eta galtzada-mailaren artean 7 zm-ko lodiera utziko da, asfaltoz betetzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke