Iragarpen berezia eta alerta horia dugu tenperatura altu eta muturrekoak direla-eta

25.08.10
Ingurumena

Eusko Jaurlaritzak iragarpen berezia eta alerta horia ezarri du bihar iluntzera artean aurreikuspenen arabera bero-bolada jasango dugulako. Tenperaturak gaur gora egingo dutela espero da Afrikatik penintsulara etorriko zaizkigun haize beroen eraginez. Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurregiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak gaur asteazkenerako maila horia ezarri du, tenperatura oso altuen ondorioz muturreko fenomeno meteorologikoak direla-eta. Aurreikuspenaren arabera lurraldeko barnealdean gaur 38 gradutara iritsi baikaitezke.

Iragarpenak Kantauriko barnealdea, iragaite-zonaldea eta Ebro ondoko-eskualdea barne hartzen ditu. Atzokoan gure lurraldean tenperatura oso suabeak izan genituen, maxima 23 gradutan izanik. Euskal Meteorologi Agentziak, Euskalmetek, gaurkoan tenperaturak oso gora egingo dutela iragarri du, 38 gradutara iritsiaz. Hori horrela, ordu gutxiren aldean hamabost gradu igo daitezkeen eta horrek suposa ditzakeen arriskuen beldur dira agintariek. Iragarri dutenez, azken larunbatean izandako eguraldi beroa errepikatu daiteke gaur eta bihar. Euskadiko hiriburuetan ondoko tenperaturak izan daitezkeela aurreikusi da, 38 Gasteizen, 33 Bilbon eta 31 Donostian. Horiek horrela, adi beraz eta har ditzagun babesteko neurriak.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
Energia Egunaren bigarren edizioa ospatuko dugu Ermuan

Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean
Imagen
20.07.26
Ikastetxeek positibotzat jo dituzte ingurumen-hezkuntzako tailerrak, ikasturtea bukatzeanan

Jarduerek ingurunearekiko interesa pizten, sentiberatasuna areagotzen eta talde-lana indartze dutela deritzate