'Invictus' filmak amaiera emango dio gaur gauean zeru zabaleko zine zikloari
Aurtengo zeru zabaleko zine zikloa gaur gauean itxiko da. Zikloari amaiera emango zaio drama biografiko baten proiekzioaz. Filma hori ‘Invictus’ da. Produkzioa iparramerikarra da. Luzemetraia drama generoan kokatzen da eta biografia erreal batean oinarriturik dago. Zuzendaria Clint Eastwood ospetsua da eta bere iraupena 134 minutu dira. Filmean, besteak beste, Morgan Freeman, Matt Damon, Tony Kgoroge, Julian Lewis Jones, Adjoa Andoh, Patrick Mofokeng y Leleti Khumalo aktoreek parte hartzen dute. Proiekzioa Orbe Kardinalaren plazan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera. Emanaldia doan da.
Sinopsia
Filma John Carlinek idatzitako "El factor humano" (Playing the enemy: Nelson Mandela and the Game That Changed the World) liburuan oinarrituta dago. Filma Nelson Mandelak espetxetik irten eta Hegoafrikako presidente izatera iritsi zenean gertatzen da. Presidentziara iritsi eta handik gutxira -1995ean- herrialdean munduko errugbi txapelketa jokatu zen. Ordura arte Hegoafrika txapelketatik kanpo geratu behar izaten zuen gainerako herrialdeek ez baitzuten onartzen apartheid zela-eta. Mandela (Morgan Freeman) txapelketa hori bultzatu eta horretaz baliatu zen Francois Pienaar errugbi jokalari ospetsuaren laguntzaz (Matt Damon), hainbat urteetan pertsona zuri eta kolorekoen artean izandako mesfidantza eta gorrotoa gainditze aldera.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan