Ziklogenesiagatik kaltetutako herritarrek diru-laguntzak eskatzerik izango dute

02.09.10
Hirigintza

Otsaileko ziklogenesiagatik kalteak jasan zituzten Ermuarrek -beren izenean edo bizi diren komunitaterenean- horiek konpontzeko diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte. Horrela jakinarazi dio gure udalari Gobernuak lurraldean duen ordezkariordetzak, abuztuan bidalitako eskutitzean. Idatzian adierazten zaigu 2010eko uztailaren 31n, Estatuko Buletin Ofizialean Etxebizitza Ministerioaren uztailaren 21ekoa VIV/2078/2010 Agindua argitaratu dela. Agindu horretan, martxoaren 3ko 3/2010 Legearen indarrez, Autonomia Erkidegoetan izandako ezbehar naturalen eta basoetako suteen ondorioz etxebizitzetan gertatutako kalteak konpontzeko ezohiko diru-laguntzen prozedura zein den arautuz. Diru-laguntza eskabideak aurkezteko hiru hilabeteko epea ezartzen da agindua argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Hori horrela, epea azaroaren 1ean itxiko da.

Diru-laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte apirilaren 7ko INT/865/2010, aginduan eta hori aldatzen duen apirilaren 19ko INT/997/2010ko eranskinetan zerrendatzen diren eta 3/2010 Legean aurreikusitako legean jasotakoa aplikatu dakizkien udalerriek. Horiek artean, Ermua dago. Hori horrela, udalerrian kaltetuak gertatu ziren pertsona fisikoek edo jabe-erkidegoek VIV/2078/2010 Aginduak duen eskari-eredua edo eranskina bete eta horretan eskatutako agiriak aurkez ditzakete. Agiriak Gobernuak Bizkaian duen Azpiordezkaritzaren erregistro nagusian aurkeztu behar dira. Horretarako dauden beste bideak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean, azaroaren 26koa, aurreikusitako moduan edo, baita ere, herritarrek zerbitzu publikoekin harremanetan jartzeko bideak ezartzen dituen 11/2007 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, baliabide elektronikoak erabilita.

Argibide gehiagorako edo edozelako zalantzak argitzeko, jo Udal Alor Teknikora –udaletxeko bigarren solairura, eta bertan eskatu azalpenak. Bulegoa zabalik dago goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak akat eta bertako telefono zenbakia 943 17 91 46 da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke