Ermuko saihesbidearen maketa Teresa Murgan jarriko ikusgai

03.09.10
Hirigintza

Ermuko saihesbidearen maketa Teresa Murga eraikinaren sarreran jarriko ikusgai lau astez. Bizkaiko Foru Diputatu nagusi, Jose Luis Bilbao, obretako foru diputatu Itziar Garamendi, herriko alkate Carlos Totorika eta udalbatza-kideek astelehen eguerdian inauguratuko dute eskualdeko azpiegitura berriak biltzen dituen erakusketa. Inaugurazio ekitaldira deituta daude herrian industria, ekonomi, merkataritza eta kultura alorretako eragile eta ordezkariak. Eta baita ondoko eta bizilagun ditugun herrietako agintari eta ordezkari politikoek. Maketak Foru Aldundiarenak dira, erakundeak finantzatuko baititu lurraldeko komunikabide berriak.

Maketak Ermuan irailaren 6tik 30era bitartean izango dira. Erakusketa lanegunetan zabalaik izango da etenik gabe, goizeko 10etatik iluntzeko 8etara bitartean. Asteburuetan maketak goizeko eta arratsaldeko ordutegian ikusi ahal i zango dira, goizez 10etatik ordu 2etara eta, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Foru Aldundiak erakusketako materialaren inguruan informatzeko eta bisitarien zalantzak argitzeko langileak ekarriko ditu. Horiek lan egunetan egongo dira, goizeko 11etatik ordu 1etara eta arratsaldeko 5etatik 8etara bitarteko ordutegian.

Saihesbidearen ezaugarriak

Ermuko saihesbideak bost kilometro eta berrehun metroko luzera izango du eta bi zatitan banaturik egongo da; bati “hegoaldeko saihesbidea” deituko zaio eta besteari “mendebaldekoa”. Azken horrek Ermua eta Mallabian lortzen dituen BI-3302 eta Ermua-Gomezeaga BI-2301 bideak lotuko ditu, horiek eta baita horiek 634 errepide nazionalarekin. Horrez gain, Urtia eta Goitondo industrialdeetan dauden enpresei ere zerbitzu emanez. Lana berrogeita bost hilabetetan bukatzea aurreikusita dago.

Hegoaldeko saihesbidearen trazadura Areitiotik datorren errepidean izango den errotonda batekin hasiko da. Hori egungo autopistarekiko lerro zuzen joango da Sallabenteko errotondara arte, non Eibarkoarekin bat egingo duen. Bide hau egitean A-8 autobiderako sarbide eta aterabide berria egitea dakar, egun dagoena lekuz aldatuz.

  • Argazki honetan maketaren xehetasun bat ikusten dute, Ermutik Mallabira doan errepidearen inguruan
  • Argazkian Foru diputatu nagusi BIlbao erdian, eta alboetan Ermuko eta Durangoko alkateek -Totorika eta Irigoras- herri honetan eginiko aurkezpen ekitaldian

Lotutako albisteak

Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan
Imagen
09.06.25
Ermuko Klima eta Energia Plana osatzeko bilera irekia

Informazio eta parte-hartze saioa astearte honetan, ekainak 10, izango da 18:30ean Lobiano Kultur Gunean
Imagen
06.06.25
Abian da herriko argiteria publikoa hobetzeko Plan Bereziaren lehen fasea

Udalak 106.000 euro baino gehiago inbertituko ditu hasierako fase honetan, eta udalerriko bost gunetan 209 argi ordezkatuko dira