Folkez Blai lehiaketaren V. edizioa asteburuan jokatu eta erabakiko da

08.09.10
Kultura eta Gazteria

Folk taldeentzako Ermuan urtero antolatzen dugun lehiaketa asteburuan jokatu eta erabakiko da. Finalean arituko diren taldeek elkarren artean nor baino nor arituko dira, 3000 euroko lehen saria irabazteko helburuarekin. Bigarren postuan sailkatzen den taldeari 1.500 euroren saria emango zaio. Lehiaketa eta saria eskuratzeko taldeok zuzenean jo beharko dute herriko plazan, ordu bete inguru. Emanaldiak ostiraletik igandera bitartean gauzatuko dira Orbe plazan.

Finalerako sailkatu diren taldeak binaka arituko dira asteburuko egun bakoitzean. Zuzeneko emanaldi horietan tartekatuta beste talde eta musikari ezberdinek arituko dira,. Ikusmin gehien piztu duen emanaldi nagusia, larunbat gauean extremaduratik etorrik oden ‘Acetre’ (Badajoz) taldeak emango duena izango da. Acetrek bere jatorrizko espaziorekiko fideltasuna erakutsiko digu eta doinu portuges eta estremadurarreko melodia eta abestiak dakarzkigu. Lehenengo bi taldeak ostiral iluntzean joko dute. Eta horien ondoren, plazan izango dira, iazko txapeldun arabarrak ere, ‘Sokaide’ taldeko kideak. Finalean sartu direnak ondokoak dira: Lafra (Madrid); Zamburiel (Madrid); Stolen Notes (Sevilla), Keympa (Barcelona), La Camerata Cervantina (Ciudad Reak) eta Olga y los Ministrelis (Huesca). Zerrendatutakoetatik lehenengo irailaren 10ean joko dute, iazko irabazleekin batera. Beste biak biharamunean, larunbatean joko dute eta azken biak igandean, hain zuzen ere. Zuzeneko kontzertuak herriko plazan emango dira arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera.

Folkez Blai lehiaketaren hiru egunetan zehar musika-tailerrak ere gauzatuko dira. Proposatutako tailerrak honako espezialitateetakoak izango dira: gitarra irlandarra, Uillean pipe, Irlandako txirula, Txalaparta, Galiziako gaita, Bodhran eta Irlandako dantza. Tailer hauek irailaren 11n eta 12an eskainiko dira 3 orduko iraupena izanik: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Zuzeneko musika emanaldiak eta musika-instrumentuen inguruko tailerrak

Folkez Blai lehiaketaren hiru egunetan zehar hainbat musika-tailer gauzatukodira. Tailerrak honakoak izango dira: gitarra irlandarra, Uillean pipe, Irlandako txirula, Txalaparta, Galiziako gaita, Bodhran eta Irlandako dantza. Tailer hauek irailaren 11n eta 12an eskainiko dira 3 orduzko iraupenarekin: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Tailerren programazioa honakoa izango da:

V. Folkez Blai Lehiaketaren tailerrak
Tailerrak Irakasleak
10:00etatik - 13:00etara
Txalaparta Mikel Aveiro
Irlandako txirula / Wistle Juan J. Jiménez Almaraz
Irlandako dantza Johnny Kinnaird
15:00etatik - 18:00etara
Gitarra irlandarra Jesús E. Cuadrado "Chuchi"
Uillean Pipe César Pastor
Galiziako gaita Abraham Fernández
Bodhran Roberto Miguez "Milla"

Informazio gehiago lortzeko eta tailerretan izena emateko Folkez Blai blogean sar daiteke: http://blogs.myspace.com/festivalfolkezblai

Argibide gehiago, ikus programa beheko informazio gehiago lasterbidearen bidez.

 

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan