Imagen
Ermuak ospatu eta bat egingo du Europako mugikortasunaren astearekin
10.09.10
Ingurumena
Europak irailean ospatzen du mugikortasun iraunkorraren astea: nire autorik gabeko hiria. Aurtengoan ekimenaren helburu nagusia mugikortasuna hobetzea da, horren bidez gure hirietako pertsonen eta ingurumenaren bizi-kalitateak gora egingo duelakoan. Ermuko Udalak bat egingo du beste behin ere ekimenarekin eta, Ingurumen zinegotzigoak Agenda21en testuinguruan hainbat jarduera prestatu ditu irailaren 16tik 23ra bitartean gauzatzeko. Aurtengo edizioaren leloa mugi modu adimentsuan eta bizi hobeto! Zinegotzigoak prestatutako egitarauan tailer praktikoa, mahai-ingurua eta hitzaldia aurreikusi dira. Ekimen horien ardatza mugikortasun iraunkorra, hiriaren jasangarritasuna eta bide-segurtasuna izango dira. Programaren zehetasunak ondorengoak dira:
- Irailak 17, ostirala, goizeko 10etan, Lobianon:
- Tailerra, Eskolara doazen umeen mugikortasuna eta segurtasuna hobetzea. Nola jarri eskola-bidearen esperientzia jardunean? Tailerra ikastetxeetako irakasle, Guraso Elkarteko kide eta interesa izan dezaketen guztientzat pentsatuta dago. Hizlaria Isabel Prieto izango da. Prieto ikasketaz geografoa da eta mugikortasunean dago espezializatuta. Esperientzia zabala du eskola-bideak ezartzen eta parte hartu du Donostia, Basauri, Ermua, Ourenseko proiektuetan.
- Irailak 17, asteartea, arratsaldeko 7etan, Lobianon:
- Eskualdean eta Ermuan bizikleta garraio gisa erabiltzeari buruzko mahai-ingurua. Hirian bizikletaz garraiatzen diren hainbat pertsona izango dira. Ekimenari jarri zaion titulua hau da: Hiri-txirrindularitza. Ermuan posible al da lanera bizikletaz joatea? Parte hartuko dute Iván Mesonerok eta Iñaki Alday bizikleta zaleek. Ekimena Ermua eta eskualdean interesaturik dauden guztientzat pentsatuta dago.
- Irailak 23, asteartea, osteguna, arratsaldeko 7etan, Lobianon:
- Hitzaldi-mintzaldia, Ermuan mugikortasun jasangarriko esperientziak ezartzeko ditugun aukera eta zailtasunez hitz egiteko. Saioari jarri zaion titulua honakoa da: Trafikoa gutxitzea. Mugikortasun iraunkorrerantz Ermuan, Alfonso Sanz geografo hirigile eta mugikortasun gaietan aditua denaren eskutik. Alfonso Sanz Calmar el tráfico. Pasos para una nueva cultura de la movilidad urbana titulua daraman liburuaren idazle da, Fomento Ministerioak argitaratutakoa.
Lotutako albisteak
Imagen

28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du
Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen

21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu
Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen

13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango
Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko
Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko