'Premio a la Acción Magistral' sariaren finaletan sartu da San Pelayo ikastetxea

14.09.10
Hezkuntza

San Pelayo ikastetxeak aurkeztu duen hezkuntza proiektu bat ‘Premio a la Acción Magistral 2010’ delakoaren finaletan sartu da. ‘Osasunaren astea: Osasuna, bizia da’ titulua daraman eta DBHkoek aurkeztu duten ekimena, saria jaso dezake sariaren kategorietako batean. ‘Premio a la Acción Magistral’ saria -maisu maistrak omenez- FADek –Drogamenpekotasunari kontra egiten laguntzeko Fundazioak- , UNESCOrekin kooperatzeko Espainiako Batzordeak eta BBVAk deitu dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin. Lehiaketaren emaitza hilabete honen azken egunetan ezagutaraziko ditu epaimahaiak. Sariak Erreginak banatuko ditu, FADen ohorezko presidentea denak.

Aurtengoa saria horren seigarren edizioa da. Sarien helburua ikasleen artean elkartasuna, tolerantzia edo aukera berdintasuna bezalako balore sozialak lantzen dituzten hezkuntza proiektuak saritzea eta ezagutaraztea da.Balore horiek gizartearentzat kaltegarriak diren drogen kontsumoa, biolentzia ikasgeletan edo arrazismoa bezalako jarrerak prebenitzen laguntzen baitituzte. Horrez gain, eskola eta familiaren artean elkar eragiteko balio dezaten.

Saria irabaziz gero, 9000 euro jasotzen ditu proiektua aurkeztu duen irakasleak edo irakasle taldeak eta beste horrenbeste saritutako proiektua garatzen duen ikastetxeak.

‘Osasunaren astea: Osasuna, bizia da’ proiektuaren ezaugarriak

Sariaren B taldean, San Pelayo ikastetxeak ‘Osasunaren astea: Osasuna, bizia da’ izenaz aurkeztutako proiektua aurkeztu da. Proiektu hori aste batean zehar gauzatzen dute, modu “aktibo eta parte hartzailean” ikasleriaren gain eragiten dituzten osasun gaiak landuz.

Horretarako, ohiko eskola orduak alde batera utzi, taldeetan banatu eta hitzaldiak antolatu, filmak ikusi eta eztabaidatu egiten dute elkarrekin, “proposaturiko gaien inguruan hausnarketa egin eta ikasteko xedez”. Gauzatzen dituzten jarduera horien berri emateko, egunero blog batean sartzen dituzte familiak eta interesa izan dezaketen guztiek, ikasleek lantzen dutena zuzenean ezagutu eta ikusterik izan dezaten.

     

Lotutako albisteak

Imagen
Taldeko argazkia, Ermuko Haurren Kontseilua 2024/2025 | Consejo de la Infancia de Ermua 2024/2025, foto de grupo
07.05.25
Txakur-kakarik gabeko Ermua aldarrikatu du Haurren Kontseiluak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka
Imagen
Ermuko Haurren Kontseiluaren aldarrikapen ibilaldiaren kartela | Cartel de la caminata reivindicativa del Consejo de la Infancia de Ermua
30.04.25
"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren