Zine-klubak ‘Un profeta’ filma proiektatuko du

16.09.10
Gizartea

Herriko Mudo-Drogot elkarteak zine-klubeko emanaldiekin jarraituko du. Gaur irailerako programaturiko lau emanaldietatik bigarrena proiektatuko da. Produkzioa frantsesa da, iazko 2009koa. Filmak drama kontatzen du. Zuzendaria Jacques Audiard da, zeinak komedia honen gidoia idazten ere lagundu duen. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, beste: Tahar Rahim, Niels Arestrup, Salem Kali eta Alaa Oumouzoune. Luzemetraiak 150 minutu irauten ditu. Frantziak filma hau aukeratu du 2010 Oscar sarietara aurkezteko, ingelesez hitz egiten ez duten filmen kategorian. Emanaldi bi izango dira: arratsaldeko 7etan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean proiektatuko.

Sinopsia

Malik (Tahar Rahim) gazte arabiarra 6 urteko kartzela zigorra betetzeko espetxera sartzen dute. Ez daki irakurtzen ez eta idazten. Hemeretzi urte besterik ez ditu. Kartzelan bizitza ez da erraza. Presondegian agintzen duen taldeko buruzagia baztertu egingo du eta berarentzat lanean ipiniko. Buruzagi horrek ‘lanak’ aginduko dizkio, horiek bete agintzen duenaren errespetua eta konfiantza irabazteko. Malik guztiari aurre egingo dio, ausarta izan eta azkar ikasten duelako.

Lotutako albisteak

Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango