Bost herrialdetako hamar talde ezberdin dakartza Kaleanek
Ermuak jatorri eta oso estilo ezberdinetako hahiru musika talde bilduko ditu aste bukaera honetan, nazioarteko kale musika taldeen bosgarren topaketan. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta ‘Kalean’ leloaz ezagutzen dugu. Programari gaur zazpietan emango zaio hasiera. Arratsaldean bi talderen emanaldia entzun ahal izango dugu.
Gaurko lehenengo bi taldeak atzerritik datozkigu. Lehenaren izena ‘Reading Scottish Pipe’ da eta Ingalaterratik dator. Taldea 1947an Ingalaterrako hegoaldean osatu zen. Europa osoan zehar eta Japonian era izan dira hotzen, beraien erritmo eskoziarrak lau haizeetara zabalduz. Royal Albert Hall eta Birmingham Symphony Hallean sarri egin dituzte emanaldiak. Ordu bete beranduago, Frantziatik datorkigun ‘Acousteel Gang’ taldearen txanda izango da. Zortzi mutil dira, megafonodun abeslari-pregoilari baten inguruan biltzen direnak, metalezko danborrak joz. Disko eta ska-musikaren eredu ezagunen berrirakurketa egiten dute. Banda guztiak Orbe plazatik abiatuko dira kalejiran ateri badago. Euria egiten badu, bandek plazako kioskoaren eta Torrekua plazatxoko estalpeak bilatuko dituzte bere emanaldietarako.
alde ugari aterako dira kalera datozen hiru egunetan, beren soinu eta erritmo anitzekin. ‘Kalean’ ekimenak musika kaleratzeko helburua du, asteburu horretan estiloen aniztasuna erakusteko eta kaleak kolorez janzteko. Xede horrekin, estilo anitzeko talde asko ekarriko dira. Horietako hainbat atzerritik, proposamen zabal eta ezberdinak aurkeztu nahi baitira. Nazioartetik etorriko zaizkigun taldeak Frantziatik (4), Portugaletik (1), Afrikatik (1) eta Mexikotik etorriko zaizkigu. Hori horrela, trikitixak, gaitak, txistuak, airezko, metalezko eta hari-instrumentuak ikusi eta entzuteko aukera izanen dugu. Guzti horiekin batera Ermuko Irulitxa, Fouraleda eta Alboka eskolako trikitilariak ere izango dira.
Talde parte hartzaileek eta bakoitzaren emanaldi orduak ondorengoak dira:
- Irailak 17, ostirala
- 19:00etan: Reading Scottish Pipe’ (Ingalaterra)
- 20:00etan: ‘Acousteel Gang’ (Frantzia)
- Irailak 18, larunbata
- 12:30etan: ‘Fouraleda’ (Ermua)
- 13:00etan: ‘Alboka Musika Eskolako Trikitilariak’ (Ermua)
- 18:00etan: ‘Dixie Gang’ (Frantzia)
- 19:00etan: ‘Fanfare Jo Bithume’ (Frantzia)
- 20:00etan: ‘Mariachi Real Jalisco’ (Mexiko)
- Irailak 19, igandea
- 12:00etan : ‘Estructuras musicales de agua Ethiene Favré’ (Frantzia)
- 12:30etan: ‘Jammu’ (Senegal-Afrika)
- 13:00etan: ‘Balkan Folk’ (Bulgaria)
- 18:00etan: ‘Taberna Ibiltaria’ (Euskadi)
- 19:00etan: ‘Irulitxa’ (Ermua)
- 19:30etan: ‘Funky Style Brass’ (Frantzia)
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne