Eskola-bidearen esperientzia Ongaraiko ikastetxeetara zabaldu daiteke aurten

17.09.10
Ingurumena

Herriko ikastetxeek eskola-bidearen esperientzia zabaldu eta aurtengo ikasturtean Ongarai auzoan dauden zentroetara hedatzeko aukerak aztertuko dituzte. Ongarai eskola, Anaitasuna Ikastola, San Pelayo eta Eskolabarriko ordezkariek bilduta izan dira gaur goizean horri buruz hitz eginez, nire autorik gabeko hiria eta mugikortasun iraunkorraren astearen barne. Aurtengo edizioaren leloa mugi modu adimentsuan eta bizi hobeto! Gaurko saioak hasiera eman dio mugikortasun iraunkorraren asteko egitarauari. Aurtengoan ekimenaren helburu nagusia mugikortasuna hobetzea da, horren bidez gure hirietako pertsonen eta ingurumenaren bizi-kalitateak gora egingo duelakoan.

Goiko paragrafoan adierazitako ikastetxetik etorri diren kide eta Guraso Elkarteetako ordezkariek mugikortasun iraunkorraren asteko lehen jardueran elkartu dira. Bileran eskolara doazen umeen mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko moduak aztertu eta proposamenak egin izan dituzte. Eskolabarrik iaz abian jarritako eskola-bidearen esperientzia berri eman du, prozesua nola izan zen eta horren inguruan eginen duten balorazioa emanez. Tailerra Isabel Prieto geografoak gidatu du.

Ermuan posible al da lanera bizikletaz joatea?

Egitarauak aurrera jarraituko du datorren astean mahai-inguru eta hitzaldia batekin. Ekimenaren ardatza mugikortasun iraunkorra, hiriaren jasangarritasuna eta bide-segurtasuna izango dira. Saioa irailaren 21ean, asteartean, egingo da Lobianon, arratsaldeko 7etan. Horretan eskualdean eta Ermuan bizikleta garraio gisa erabiltzeari buruzko mahai-ingurua gauzatuko. Ekimenari jarri zaion titulua hau da: Hiri-txirrindularitza. Ermuan posible al da lanera bizikletaz joatea? Parte hartuko dute Iván Mesonerok eta Iñaki Alday bizikleta zaleek. Ekimena Ermua eta eskualdean interesaturik dauden guztientzat pentsatuta dago.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26