Zine-klubak ‘Soul Kitchen’ komedia proiektatuko du

23.09.10
Gizartea

Herriko Mudo-Drogot elkarteak zine-klubeko emanaldiekin jarraituko du. Gaur irailerako programaturiko lau emanaldietatik hirugarrena proiektatuko da. Produkzioa alemaniarra da, iazko 2009koa. Filma komedia da. Zuzendaria Fatik Akin da, zeinak komedia honen gidoia idazten ere lagundu duen. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, beste: Adam Bousdoukos, Moritz Bleibtreu, Birol Ünel, Anna Bederke, Pheline Roggan, Lukas Gregorowicz, Dorka Gryllus, Wotan Wilke Möhring, Demir Gökgöl, Monica Bleibtreu, Marc Hosemann, Cem Akin, Catrin Striebeck, Jan Fedder, Ugur Yücel, Philipp Baltus, Udo Kier eta Lars Rudolph. Luzemetraiak 99 minutu irauten ditu. Filmak iaz epaimahaiaren sari berezia jaso zuen Veneziako zine jaialdian. Emanaldi bi izango dira: arratsaldeko 7etan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean proiektatuko.

Sinopsia

Zinos gainbehera etorritako jatetxe baten jabe da. Neskalagunak bere ondotik alde egin eta Shangaira bizitzera joan da. Jatetxeko bezeroek ez daude pozik sukaldari berriarekin. Hori guztia gutxi balitz, Illias anaia kartzelatik atera berri da. Zinosek dituen arazoak gutxi balira, bere negozioa kendu eta orubean etxe berriak eraiki nahi dituen taldea ere tartean dago.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian