EMOEk erdi aroko merkatua bultzatuko: tabernak apaindu eta garaiko espezialitateak eskainiko

24.09.10
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) oso ondo hartu du Gaztela-Leoneko zentroak astebururako antolatu duen Erdi Aroko I Merkatua. Eta lagundu egingo du merkatu arrakastatsu eta jendetsua izan dadin. Hori horrela, herrian ditugun ostalari zenbaitek azokan murgildu eta beren establezimenduak apaindu eta girotuko, eta garai hartako moduan prestaturiko jakiak eskainiko dituzte. Ekimenarekin bat egin eta tabernak apaindu eta jaki bereziak eskainiko dituztenek ondorengoak dira: Ganbara, Gas Station, Lurpe, Sirimiri, Sorgin, Dakota, Yomy, Secretos, Titanic, Carpe Diem, Zabal, Kisska, Ertz, Mendiola jatetxea, Beer Station, Torrekua, El Encuentro eta D*Q. Taberna horietako bezeroek ticketak eskuratuko dituzte edariak eskatzerakoak, horrelako hainbat ticket bilduta ardo botila batez trukatu ahal izango dituztelarik.

Erdi Aroa gogoratu ahal izango du Ermuak asteburu honetan. Estreinakoz hirigunea apaindu egingo da erdi aroko giroa birsortzeko. Erdi Aroko Merkatuak berrogeita hamar postu baino gehiago ekarriko dizkigu, Orbe Kardinalaren plazara eta ondoko lekuetara. Antolatzailea Gaztela-Leoneko zentroa da eta egitaraua eta ekimena prestatze gure udalaren laguntza ere jaso du. Antolatzaileek jendetza biltzea eta etortzen direnek ondo pasatzea nahi dute, horretarako eguraldia lagun izatea eskatzen dutelarik. Merkatuaren egitaraua zabala da eta izango dugu zer ikusi, erosi, jan,eta edan. Iragarrita daude, besteak beste, antzezpenak, musika emanaldiak, ehiza-hegaztiak, malabareak eta suziriak, eta abar…

Merkatuan parte hartzeagatik, merkataritza lehiakor eta dinamikoa egin eta zonaldeetako kooperazio estrategiak pizteko asmoz Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzak jasoko ditu EMOEk.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu