Bi mila eta bostehun pertsonatik gora ikusi dituzte saihesbidearen maketak

05.10.10
Hirigintza

Bi mila pertsonatik gora ikusi eta bisitatu dituzte Ermuko saihesbidearen maketak. Kopuru zehatza bi mila seiehun eta hogeita bi da hain zuzen ere, argibideak eman eta kontsultak atenditzen ibilitako langileek prestatutako estatistiketan jasotzen denaren arabera. Etorkizunean Ermuan izango dugun saihesbidearen eta Gerediaga- Elorriokoaren maketak iraileko lau asteetan zehar ikusgai izan dira Teresa Murga eraikineko sarreran. Saihesbidea proiektu oso garrantzitsua izango dela eta horren gainean ikusmin handia dagoela agerian geratu da. Iraileko lau aste horietan jende asko pasa baita Teresa Murgako sarreratik, bertako maketak eta bideoak ikusteko.

Lehenengo asteko datuen arabera, lehen zazpi egunetan 1109 pertsona hurbildu ziren erakusketara. Bigarrenean, berriz, bisitarien kopurua 648 pertsona izan dira. Hirugarren astean ere, ikusle asko kontatu dira eta kopurua 504 ikusle izanik. Azken astean kopurua zertxobait gutxitu da, baina kontutan hartu behar da, lau eguneko aste motzagoa izan dela. Hala eta guzti ere, bisitariak 361 pertsona izan dira. Jenderik gehiena goizeko 11etatik eguerdiko ordu batera bitartean eta arratsaldeko 5etatik 8etara bitartean joan da erakusketara, lau asteotan.

Ermuko sahiesbidearen maketak ikustera etorritako bisitari kopurua
Erakusketa aldiak Bisitari kopurua
1. astea: 2010/9/06 - 2010/9/12 1.109
2. astea: 2010/9/2010 - 2010/9/19 648
3. astea: 2010/9/20 - 2010/9/26 504
4. astea: 2010/9/27 - 2010/9/30 361
Guztira 2.622



     

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke