Tango Magikoaren ikuskizuna Lobianon ikusgai
Hitz jokoa eginez, ‘Tangorditos’ taldea osatzen duten aktore argentinarrak -Walter eta Maximilianok- ‘Más gorditos que nunca’ ikuskizuna dakartzate bihar Lobiano Kultur Gunera. Emanaldia gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta aurtengo laugarren lau hileko egitarauaren barne txertatzen da. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan erosi daiteke biharko arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, sarreran bertan.
Ikuskizunak umorea eta magia uztartzen ditu. Zirkuko tangoarekin bat eginez, ikuskizun parte hartzailea eratzeko. Haur nahiz helduen irriak bermaturik daude. Funtzioak ordu eta laurden irauten du.
Sinopsia
Bi argentinar Kontinente Zaharrera datoz, Europa konkistatu eta poltsikoratu nahirik beraien harrokeri eta zirkuko tangoaren erritmoaz baliatuz. Dantzari burugabe hauek pertsonai ezberdinak izan daitezke, ikuslegoari erakusteko dotorezia dela galdu behar den azkena.
Lotutako albisteak
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
