Zine-klubak ‘I'm not there’ filma proiektatuko du

14.10.10
Gizartea

Herriko Mudo-Drogot elkarteak zine-klubeko emanaldiekin jarraituko du. Gaur urrirako programaturiko lau emanaldietatik bigarrena proiektatuko da. Produkzioa iparamerikarra da, 2007koa. Filmak drama kontatzen du. Zuzendaria Todd Haynes da, zeinak drama honen gidoia idazten ere lagundu duen Oren Movermanarekin batera. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, beste:  Christian Bale, Cate Blanchett, Marcus Carl Franklin, Richard Gere, Heath Leadger, Ben Whishaw, Charlotte Gainsbourg, Julianne Moore, Michelle Williams, Bruce Greenwood, Kris Kristofferson eta Kyle Switzer. Luzemetraiak 135 minutu irauten ditu. Emanaldi bi izango dira: arratsaldeko 7etan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean proiektatuko.

Sinopsia

60. hamarkadan, Bob Dylanek herri musikaren kontzeptua aldatu zuen. Harrez geroztik eta gaur egunera arte, bere eragina nabari da musikari, idazle, olerkari eta, oro har, kulturan.

Todd Haynesen filmak 60 eta 70eko hamarkadetan Amerikan gertaturiko istorioen nahaspila da, Bob Dylan beraren oniritzia jaso duena. Istorio bakoitzak Dylanen karrera merkurikoaren aspektu bat adierazten du, hori modu eta interprete ezberdinetan oinarriturik filmatu izan delarik:

  1. Woody (Marcus Karl Franklin); koloreko 11 urteko umea, beti ihesean dabilena.
  2. Robbie (Heath Ledger); artista emakumezalea bete errepidean batetik bestera dabilena.
  3. Jude (Cate Blanchett); rock izar gazte eta androginoa.
  4. John / Jack (Christian Bale); folk musikako idoloa, kristautasunera bihurtu eta.berasmatzen dena.
  5. Arthur (Ben Whishaw); kaleko poeta.
  6. Billy (Richard Gere); iheslari ospetsua, mirariz bizirik dagoena eta zahartzen hasi dena.

Guztira sei aktore dira, beste horrenbeste pertsonairen bitarten Dylanen figura erakutsiko digutenak, kantari opsetsuaren musika paregabekoarekin bildurik datozkigunak.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera