2010eko Musikaldiari hasiera emango zaio aste honetan

18.10.10
Kultura eta Gazteria

Ermuko ‘Musikaldia’ hastear dago. Astean zehar, hasiera emango zaio. Egitarauan jasotzen den lehenengo ekitaldia Bilboko Abesbatza eta Ganbera Orkestraren emanaldia izango da. Ostiralean, urriaren 22an, gauzatuko da, Santiago Apostoluaren parrokia elizan, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du.

Larunbatean, urriaren 23an, ikuskizuna ume eta gazteentzat izango da. Lobiano Kultur Gunean ‘Bazen behin…opera’ ikuskizuna izango baitute gaztetxoenek, arratsaldeko 5etan hasita. Sarrerak 3 euro balio du.

Egitarauari amaiera emango zaio, hileko azken ostiralean -29an- kantu eta musika ikuskizunarekin. Rodolfo Albero tenoreak eta Eusebio Fernández-Villacañas piano-joleak zartzuela eta operaren obrarik ezagunenetakoen bilduma ekarriko baitigute. Emanaldia gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera izango da. Sarrerak 5 euro balio du.

Musikaldiak herritarren artean musika klasikoarekiko zaletasuna piztea du helburutzat. Hori horrela, programak ganbara musika eta kantua uztartzen ditu. Ikuskizunak urriaren 22, 23 eta 29an izango dira, herriko parrokian eta Lobiano Kulturgunean, hurrenez hurren.

  • Laugarren edizioaren berri emateko antolatzaileek argitaratu duten kartela da hau

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin