Elikagaien erabiltzaile agiria lortzeko ikastaroa

19.10.10
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) ikastaroa antolatu du herrian bertan elikagaien erabiltzaile agiria lortzeko interesa izan dezaketen guztientzat. Ikastaroa Lobiano Kultur Gunean egingo da urriko azken asteko bi egunetan eta azaoaren lehen asteko beste batean. Ikastaroa Adesa Formación S.C. enpresa arabarrak emango du. Ikastaroaren ezaugarriak honakoak dira: programatutako hiru egunetan (norberak aukeratzeko) saio bakarra izango da, lau ordukoa eta izen-emateak 60 eurokoa izango pertsonako. EMOEko bazkideek izen-ematean %30eko deskontua izango dute. Inoren kontura lan egiten dutenen matrikula-kostuak hobariak ditu eta osorik doan izan daiteke.

Ikastaro hau egiten duten pertsonek elikagaien erabiltzaile agiri berria (2010eko otsailean argitaratutako araudiaren araberakoa) jasoko dute, zeina elikagaiek jarraitzen duten katean lan egiten duten guztientzat baliogarri den: industrian, ostalaritzan nahiz dendetan dabiltzanentzat. Ikastaroaren inguruko zehetasun guztiak, hori iragartzeko prestatu den kartelean jasotzen dira. Guk hori honen azpian eskaintzen dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango