Unai Sordok lan-erreformari buruz hitz egingo du Ermuan

20.10.10
Gizartea

CCOO sindikatuko idazkari orokorrak, Unai Sordok, lan-erreformari buruz hitz egingo du Ermuan bihar goizean, eskualdeko ordezkariekin Lobiano Kultur Gunean egingo duen bileran. Bilera goizeko 10etan hasiko da eta Sordorekin batera sindikatuaren Enpleguko arduraduna Euskadin, Loli García eta Bizkaiko arduraduna, Mikel Vázquez etorriko dira.

Bilera horretan orain hilabete batzuk onartutako lan-erreforma aztertuko eta horrek ekarriko dituen ondorioen inguruko azalpena egingo da. Bilera CCOO sindikatuan Debabarreneko eta Durangaldeko eskualdeetan dituen ordezkarientzat izango da. Lan-merkatuaren erreformak dakartzan aldaketei eta, horren aurrean, sindikatuaren jarrera eta iritziei buruzko informazioa emango zaie bildutakoei.

Horrez gain, sindikalismoak egun duen egoeraren eta datozen hilabeteetan gauzatu beharreko hauteskunde prozesuen inguruko hausnarketa ere egingo dute.

Lotutako albisteak

Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango