Eskola-bidearen proiektuak bi sari jasotzeko aukera du, tokiko jasangarritasunaren atalean

03.11.10
Ingurumena

Ermuko eskola-bidearen proiektuak bi sari jasotzeko aukera izango du, tokiko jasangarritasunari mesede egingo dioten proiektu eta ekimenak sarituko dituzten bi deialdi ezberdinetan. Lehenengo deialdia jasangarritasunaren alde lanean diharduen Udalerri Euskaldunen sareak, Udalsarea 21ek, egin du eta, bigarrena, CONAMA Fundazioak, Ingurumeneko Biltzar Nazionala gauzatzeko xedez, Fisikarien elkargo Ofizialak eratutako elkarteak. Eskola-bidearen proiektua herriko lau ikastetxek -Eskolabarri, Ongarai, San Pelayo eta Anaitasuna ikastola- garatu dute udalarekin batera.

Batetik, proiektua Udalerri Euskaldunen sareak, Udalsarea 21ek, Jasangarritasuna sustatzeko deitu duen 3. sarietarako aurre aukeratutakoen artean dago. Deialdi honek Eusko Jaurlaritzaren babesa ere badu. Horretara guztira 59 udalerri aurkeztu dira, horietatik 29 banaka egin dutelarik eta gainerako 23ak eskualdekako entitateez baliatuz. Deialdiak bizi modu eta gizarte gero eta jasangarriagoaren alde egunero lanean diharduten udalerri eta eskualdeetako entitateak aintzat hartu eta saritu nahi ditu. Deialdiaren barne bost talde bereziten dira: klimaren aldaketa, biodibertsitatea, jasangarritasunerako heziketa, Udalaren jarduera eredugarria eta Eko-Berrikuntza. Ermuko eskola-bidearen proiektua lehenengoan aurkeztu da, motorrik erabili gabe mugitzeko aukerak indartu eta ugaritzeak CO2 gas gutxiago isurtzea baitakar.

Bestetik, udalerri ertain eta txikien jasangarritasuna sustatzeko xedez CONAMA Fundazioak deitutako sarietara ere aurkeztu da Ermuko eskola-bidearen proiektua. Sariak deitu dira Ingurumeneko 10. Biltzar Nazionalaren aitzakiaz, zeina Madrilen ospatuko den, Ingurumen Ministerioaren babesarekin. Deialdiaren helburua garapen jasangarria lortzeko toki-entitateek egiten duten ahalegina aintzat hartu eta saritzea da. Deialdiak biztanleria gutxien duten entitateen ahalegina baloratuz.

Deialdiaren antolatzaileek herri bozka prestatu dute proiektu irabazleak hautatze aldera; hori horrela, atal ezberdinen barne pertsonek kandidatura ezberdinei laguntzeko gure botoa eman diezaiokegu. Ermuak aurkeztutako proiektuaren fitxa ikusteko segi lasterbidea.

Parte hartu, eta zure udalerriko proiektuari emaiozu zure babes eta botoa!

  • Argazkian ikastetxera doan ikasle hirukote bat dugu, Santa Ana auzoko zebra bide bat zeharkatuz

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26