Elkartasun zaporetsua
Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkarteak (AECCk) bere jarduera eta kanpainatarako dirua biltzen saiatuko da datorren asteburuan Ermuan. Horretarako, herriko batzordeko boluntario taldeak pintxo eta edariak eskaini eta salduko dituzte larunbat goizean Merkatu plazan. Taldeak horretan Merkatu plazako Dendarien laguntza osoa izango du, bertako Elkarteak zerbitzatuko diren jakiak prestatzeko genero eman baitu musu-truk. Izan ere, plazako merkatariek hitzartu dute odoloste, txistorra, ogia, ardo eta edariak emateko egun eta ordua. Ondoren taldeko boluntarioek sukaldaritza lana egin eta pintxo gozoak zerbitzatuko dituzte, goizeko 11:30etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Urteroko legez, zerbitzu bakoitzean odoloste, txistorra ogia eta ardo edo garagardoa zerbitzatuko duten, 2 euroren truke.
Bi elkarteen arteko lankidetza aspalditik dator. Izan ere, aurtengoan ekimenaren bosgarren edizio beteko baita. Antolatzaileen esanetan, herritarrek harrera oso ona egiten diogu urtero ekimenari, eta aurtengorako ere horrela izatea espero dute.
Lotutako albisteak

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu

Ohiko saioa izango eta 19:00etan hasiko da, gai-zerrendan dauden hamalau puntu jorratzeko