Erakusketa bikoitza ikusgai Lobianon: argazkiak eta ilustrazioak

09.11.10
Kultura eta Gazteria

Lobianok erakusketa bikoitza du ikusgai egunotan. Bere aretoetako batean –barrukoan- Beatriz Gómez gaztearen lana eta ilustrazio digitalak ditugu. Bestalde, kanpoko gelan, Gazteria zinegotziak urtero antolatzen duen udako argazkia izeneko lehiaketara aurkeztutako lanak daude zintzilik. Beatriz Gómezek lerro arin eta bihurgunetsuak ditu, kolore biziak eta fantasia ardatza, bere produkzio batez ere digitala izanik gehien batean.Bildumari “Wings Simplicity” titulua jarri dio.

Lanak Lobianoko hormetan zintzilik izango dira azaroaren 14ra bitartean. Erakusketa udal kultura sailak antolatu du. Bere ordutegia ondorengoa da: lanegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara bitartean, baita ere. Sarrera doan da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin