BMk eta Sabecok supermerkatu bana irekiko dute Ermuan

10.11.10
Hirigintza

Ermua herria eta biztanleria interesgarri dira merkataritzaren ikuspuntutik. Hori ondorioztatu daiteke, jada ditugun dendez gain supermerkatu berri bana irekitzeko eskabidea aurkeztu baitute beste izen sozial bik. Uvescaya SMak (BM) eta Auchan Taldeak (Sabeco Banaketak) San Pelion denda berri bana irekitzeko lizentzia eskatu baitute. BM supermerkatuak kudeatzen dituen Uvescaya SMak aparkalekua izango duen supermerkatua zabalduko du Zeharkalean. Denda Wat Direcciones enpresa ohiko eraikinean kokatuko da, Aritzmendi pilotalekuaren parean eta BI-3302 errepidearen alboan. Lokala itxita eta jarduera industrialik gabe dago aspaldidanik.

Udalbatzak egindako azken Osoko Bilkuran Hiri-antolamendurako Plan Nagusia (HAPN) eraldatzea erabaki zuen, bizitegiz besteko eraikuntza auzo arteko bideetan izeneko antolamendu xehatua aldatzeko. Aldaketa hori beharrezko zen jarduera nahi den lekuan kokatzeko eta eraikinaren gainean kokatu nahi den aparkalekura iristeko arrapala egin ahal izateko. Erabakia hasierazko izaeraz onartu da eta hogei egunetan jendaurrera jarriko da, horren gaineko iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasitako hogei egunetan. Aldaketaren alde agertu ziren udal talde politiko guztiek EB-Berdeak ezik. Ezker Batua-Berdeak abstenitu egin zen “azalera zabal edo ertain horrek herrian dugun txikizkako merkataritzari kalte egingo ote dioen kezkatuta”, Rosa Caballero bozemaileak esan zuenez.

BMk 40 automobilentzako aparkalekua izango duen denda jarriko du Zeharkalean eta Sabecok Andaluzia zeharbideko eraikin berrian irekiko du

Carlos Totorika alkatearen esanetan “ireki nahi den supermerkatua tamaina txikikoa da, baina handikoa izanik ere positiboa litzakete hiri barruan egonik herriko merkataritzarentzat positiboa litzateke. Herritarrek ez baikenuke beste herri batzuetara joan beharko erosketak egitera”. Proiektu honek “ herriko merkataritzari eta enpleguari mesede egingo diola” uste da, “lanpostuak sortuko dituelako”.

BM supermerkatua Zeharkaleren goiko aldean kokatuko da eta hainbat solairu izango ditu. Eraikinaren teilatuan 40 bat automobilentzako aparkalekua izango du. Izan ere, aparkaleku horretara iristeko egin beharko den arrapala ahalbidetzea da aldaketaren arrazoietako bat. Teilatu azpiko bi solairuak salmenta tokia izango dira. Udalak lizentzia eskatzaileari eskatu dio eraikinaren fatxada egokia jarri eta ingurunearekin bat ondo etortzeko.

Bestalde, Sabeko Banaketa, S.A.k ere supermerkatua irekitzeko lizentzia eskatu du. Denda 07-2 exekuzio-unitatean jarriko du, TVA enpresa ohia zegoen lekuan, eta egun Andaluzia Zeharbide kalean. Sabeco Grupo Eibar taldea jasotzen ari den etxebizitza eraikinaren etxabean kokatuko da, Día delakoaren aurrez aurre.

Egun zenbait denda txikiez gain, Ermuan supermerkatua dute Eroskik -San Pelaioko Center eta Gipuzkoa Etorbideko City- eta Díak. Hala eta guzti ere, ermuar asko dira Abadiñoko (Eroskiren Hiperrera), Durangoko (Sabecora) edo Eibarko (Eroskiren Maxira, El Corte Inglesera, edo Lidlera joaten direnak asterako erosketak egiten. Merkatal etxe berri bi horien etorrerarekin ermuarron aukerak gehiagotu egingo da.

  • Infografia honetan supermerkatu berriaren itxura nolakoa izango den.
  • Infografia honetan supermerkatu berriaren teilatu eta aparkalekua nolakoa izango den.

Lotutako albisteak

Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
03.03.25
Betiondon egingo diren zuzkidura-apartamentuen proiektua aurreratua dago

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran