Garaipen programa, pertsonok aurrera egiteko dugun gaitasunaren adibidea

25.11.10
Gizartea

Gizartekintzako zerbitzuek trebetasun sozial eta pertsonalak garatzeko programa martxan dute 2000. urteaz geroztik. Hamarkada honetan hobetzeko teknikak eta edukiak aldatzen joan dira, hasierako izena ere aldatuz, egun ‘Garaipen’ erabiliz. Ibilbidean aldiz, helburuak aldaketarik gabe mantendu egin dira.

Programaren helburua parte hartzaileei taldean lan egiteko gunea eskaini nahi zaie, bertan eta musikoterapia, barre-terapia eta dramatizazio teknika berritzaileen bidez, beren bizitzan lagungarri izan dituzten ondoko aspektuak landu eta indartu ditzaten:

  • Sozializazioa: komunikazioa, sozializazio errazten dutenak sendotu eta kaltetzen dutenak ezabatu edo gutxitu. Sozializazioaren aldeko jarrera lantzea.
  • Emozioen garapena: emozioen adierazpena, emozio negatiboei konponbide bat eman edo horiei aurre egiten ikastea, enpatia lantzea eta norbere buruarekiko kontzeptua eta autoestimua hobetzea.
  • Gaitasun intelektualak lantzea, atentzioa, memoria, sormena eta originaltasunean eraginez.
  • Gaitasun psikomotorrak: mugimenduaren koordinazioa, oreka, gorputzaren eskema, eta abar..

Urtean seman astero Lobianora biltzen diren taldekide hauen artean egindako aurrerapenak erakutsi ahal izateko, Lobianon ekitalditxo bat egin dute gaur. Bertan eta dramatizazioaren bidez kideek beren ahalmen eta balioak agerian jarri nahi izan dituzte.

Partaideek egiten ari diren aurrerapenak ezagutu ahal izateko aukera bakarra ez da gaurko ekitaldia. Partaideek pozik sentitzen dira eguneroko zailtasunei aurre egiteko tresna eta jarrera hobea dutela frogatzen dutenean. Gaur goizean Lobianora bildu dira familiakoak lagunak eta beraiekin lanean dabiltzan teknikariak, aintzat hartzen dituztela eta bere babesa agertzeko. Bi ordu horietan 26 pertsonek parte hartu dute. Amaieran, bakoitzak bere diploma jaso du.

Ekitaldiak bat egin du gaur ospatzen dugun Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunarekin. Parte hartzaileen esanetan, gaur egindako ekitaldiak ere gizarte justu eta berdintsuagoaren alde egiten baitute.

Lotutako albisteak

Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu
Imagen
27.05.25
Udalbatza hileko Osoko bilkurara bilduko da gaur arratsean

Ohiko saioa izango eta 19:00etan hasiko da, gai-zerrendan dauden hamalau puntu jorratzeko