Shakespeare para ignorantes antzezlana, Lobianon ikusgai

09.12.10
Kultura eta Gazteria

‘Mofa e Befa’ konpainiak amaitutzat emango du bihar Ermuan Shakespeare para Ignorantes” muntaiarekin aurten egin duen bira. Aurten ikuslerik gehien lortu duen antzezlana izan da Galizian. Ikuskizuna Lobiano kulturgunean ikusi ahal izango dugu, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Euskadiko estreinua Ermuan egingo da, gurera datorren lehen aldia baita. Sarrerak 5 euro balio du.

Galiziarrek Shakespeare ezezagun eta onenaz gozatzeko modu ludikoa proposatuko digute. Dramaturgo britainiarrak gizakion arima oso ondo ezagutzeaz gain, horren adierazle ugari utzi zizkigun idatzita bere obra onenetan.

Shakespeare buruzko ikastaro trinkoa

Irakasle ospetsu eta langabezian daude bi aktorez –Mofa & Befa- baliatuz ikusleek idazle britainiarraren garaiko intimitate, zitalkeri eta ekintzarik lotsagarrienak ezaugutu ahal izango ditu. Aldi berean, haren obra goratuenetako eszena ahantzienak ere ezagutu ahal izango dituelarik.

Quico Cadavalek lan bikoitza egingo du, aktore eta zuzendari izanik. Shakespearen figuraz hitz egingo duen irakaslea izango baita. Ironiaz jositako hitzaldi luzea emango du, langabezian dauden Evaristo Calvo eta Víctor Mosqueira aktoreek interpretazioaz arduratuko direlarik.

Ikuskizunean Shakespearen hainbat obrei aipamena egingo zaie, esaterako: “MacBeth”, “Ricardo III”, “Pericles, príncipe de Tiro”, “El Rey Lear”,“Hamlet”,“Julio Cesar”,“Romeo y Julieta”, “Otelo”, “Como gustéis”, “Cimbelino” y “Medida por Medida”. Poesiak eta epikak bat egingo dute testu dibertigarri, argi eta, zenbaitetan, satirikoa osatzeko. Ikus-entzuleen gozamenerako.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin