‘PAM’ rock taldeak rock kontzertu maratoia eskainiko Ermuan

09.12.10
Kultura eta Gazteria

PAM (PutoAmoakMatematiketan) rock taldeak rock kontzertu maratoia eskainiko du larunbatean Ermuan. Marcos Gimenok, Iker Sainz de Zaitegik, Carlos Balseirok eta Juanmi Bravok osatzen duten laukoteak zuzeneko hiru emanaldi jarraian, bata bestearen atzean, emango dute. Ermuarrak beren herriko hiru areto ezberdinetan joko dute, jarraitzaile eta herritarren aurrean. PAMen PAM-tumatxak bere tour-radari hasiera emango dio arratsaldeko 7etan, Eskilarapeko Ateneoan. Bi ordu beranduago, gaueko 9etan, Komentukua kaleko London tabernan arituko dira. Eta maratoiari amaiera emateko, gaueko 11etan San pelaioko Zappa tabernan joko dute.

Hiru emanaldi ezberdinak, doan izango dira. Interneten zuzenean ikusteko aukera izango dela iragarri du taldeak, eta hori hurrengo helbidearen bidez: http://www.livestream.com/newchannel/popoutplayer?channel=pamzuzenean

  • Argazki honetan larunbateko maratoiaren kartela dugu

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin