Haurrentzako 'Anbotoko Mari eta orrazi galdua' tituluko obra antzeztuko da gaur

27.12.10
Kultura eta Gazteria

‘Anbotoko Mari eta orrazi galdua’ obra antzeztuko da gaur haurrentzako antzerki programaren barne. Obra glu-glu produkzioak izeneko taldeak ekarriko du. Emanaldi bakarra izango dira Lobianon egingo, arratsaldeko bostetatik aurrera. Sarrerak hiru euro balio du. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du.

Sinopsia

Odei estatua biziduna bezala kalean lan egiten duen mutiko gaztea da. Uda eguzkitsu batean amama misteriotsu bat ezagutuko du; Mari da andrea, Anbotoko Mari. Honek azken zazpi urteak hirian eman eta gero mendira bueltatu behar du. Baina Anbotoko Marik orrazia galdu duela esango du eta, ondorioz, ezingo du mendira bueltarik egin.

Odeik Mariri urrezko orrazia bilatzen laguntzeko eguzkirik ez dagoen lekura bidaia ahaztezina egingo du. Hiriko lurraren azpian dagoen mundu magikoan zenbait izaki mitologikoekin topo egingo du: Behigorria, Basanderea eta Lamia, besteak beste.

Odeik, batez ere, Anbotoko Mariri esker, bihotz-bihotzez eta indar guztiz sinesten den hori egia dela ikasiko du.

  • Anbotoko Mari eta orrazi galdua obraren argazkia

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin