Haur-parkea nagusi izango da, datozkigun jai eta oporretan
Gabonetako Parkea pasa den igandean arratsaldean hasi zen eta Gabon jaiak gain-gainean ditugunez gero, herriko haur eta gazteek izango dute xede datozen jai eta opor egunetan. Parke hori kiroldegiko pista nagusian jarriko da abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean, abenduaren 31ko arratsaldea eta urtarrilaren 1a salbu. Aurtengo edizioan gaztetxoek ohiko atrakzioez gain, irakurtzeko txokoa eta ipuin-kontalarien saioak izango dituzte berriz ere, antzinako edizioetan arrakasta lortu baitzuten. Parkea goizez eta arrtatsaldez egongo da irekita. Goizez hamaiketatik arratsaldeko ordu 1era bitartean. Arratsaldez, seietatik zortzietara bitartean. Egun bakoitzerako sarrerak bi euro kostako ditu eta sarreran bertan eskuratu ahal izango da. Aurreko urteetan bezala atrakzio eta jolasak ‘Norte Producciones Culturales S.M’ enpresarenak izango dira eta, besteak beste, ondorengo elementuak ekarriko dituzte: puzgarriak, ohe elastikoak, bideo kontsolak, eta eskulanak egiteko tailerrak. Ermuko Gabonetako haur parkea aurrera ateratzeko Gurutze Gorriko izango da laguntzen.
Lotutako albisteak
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin