Gaur arratsaldean 'Klowntuz mendia' obra antzeztuko da Eskilarapeko Ateneoan
Eskilarapekoa, herriko talde batzuk hainbat hitzaldi, tailerra eta abar antolatzen diren lekua, bostgarren urteurrena dela eta jarduera ugari programatu dira abenduan. Hori dela eta, Xurrumurru antzerki taldeak gaur arratsaldeko 20:00etan "Klowntuz Mendia" antzezlana aurkeztuko du Eskilarapeko Ateneoan.
Sinopsia
Mari Gorritxu hiriko pailazo bat da eta oporretan dago!! Bere psikoanalistak estres guztia kentzeko asmoz mendira joatea gomenadatu dio. Mari Gorritxu, beti, Jose Artista psikoanalistaren esanetara dago eta mendira doan trena hartu du. Baina mendira iritsi bezain laster, lekuz kanpo sentitu da. Ez du mendia ezagutzen, ez du natura (ixiltasuna, zuhaitzak, animaliak…) ulertzen. Horren ondorioz pasarte barregarri eta korapilatsuak gertatzen zaizkio; estresa kendu ordez areagotzen dizkiotenak!! Azkenean Mari Gorritxuk irtenbide bakarra ikusten du: hirira bueltatzea.
Lotutako albisteak
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin